Entradas

Pikoletuen zubiya

Imagen
Urriak 12. Zer ospaturik ez dakaun egun hori. Bueno, egun hau ospatzen dutenek, ospa egiten duten egunean ospatuko dugu, baina bitartean jai ematen digutela ta, aprobetxau berko. Pirineotan ibili gea asteburuan. Hobeto esanda, ostegunetik zapatura. Motxa, Dani eta 3rok, osatu deu taldia. Hasiera baten, lagun gehio izan ber giñan, baño arrazoi ezberdiñengatik, azken momentuan baja batzuk izan genitun. Halare, ederki moldatu giñan hirukotia. Ostegun gabian, Anapia-ko (Lescun) aparkalekutik irten giñan 11k aldea eta Llhurs-eko txabola batian pasa genun gaua. Hurrengo egunian 3 Erregeen Mahaia iyo genun eta jeitsiera Sanches bailaratik egin genun, hau da, Auñamendi azpitik. Hemen bideua! Zapatu goizian, ostiral arratsalde/gau partian presaka preparautako ibilaldia burutu genun. Astun-etik hasi eta Ayous-eko aterpetxera, goizbuelta polita. Kasualitatez Ayous-eko aterpetxian, Haizea, Maite ta Irati topau genitun. Hauek Midi d'Ossau haundiyari buelta ematea zuten helburu. Eta bai...

Berriro Itxinan

Imagen
Argazki askoik ez dazkatenez, motza izango da gaurko kronika. Gaur Irati animatu da, Itxinako barrenak ezautu eta printzipiyoz Axkorrigan-etik Lekanda-ra doan ertza egitera. Kotxia Pagomakurren utzi, ta beti bezela Axularko begiruntz abiatu gea. Uste det gehiotan aipatu detela baño, Itxinan sartzeko pasabide paregabea da. Gainera goizean zeon egualdiyakin, harik eta hobia. Deskantsatzeko aitzaki paregabia, ur trago bat. Axularko begiya pasata, Supelegor aldera hartu deu. Bazebillen jende pixkat, egiya esateko. Supelegorrera iritsi aurretik, sima haundi bat bixitatu deu. Orro batzuk bota diteu, bazpare, batenbat han betik bazebilen ere, abixatzeko. Jarraian harri tiraka hasi gea. Iratik bere punteriyan erakustaldi bat eman du, bertan. Salto egin ez duenean... gustoa! Jarraian, Supelegorretik 200 bat metrora daon kobazulo txiki baten sartu gea. Normalian lokatzez lepo egoten da koba hau, baina gaur lehorra zeonez ba... esploratu in behar! Etzeukan sakonera gehiegi koba honek, ...

Urtiaga 2 eta abar

Imagen
Batenbatek galdetu zian, ia mendira jutiai utzi genion eo ze. Ez idaztiak ez du esan nahi, moitzen ez geanik. Egiya esan, mendi buelta ederrak in diteu, abuztuan eta irail hasieran. Bestiak beste, Aizkorriko ertza eta Anboto. Aizkorriko kronika idaztia pentsauta nekan, baina mobilleko sd txartela izorrau zitzaiten eta argazkirik ez neukanez, ba ez itia pentsau nun. Ibaietantzat disgusto galanta, eskerrak Superrak errekuperau zixkigun argazkiyak. Eskerrikasko Xabier, baina honezkeo ez diat kronika idatziko. Berriz jun berko diau Ibaieta. Gaurkora etorriz, nere eskutan, Zulotoa izeneko liburu bat erori zan, guain dala gutxi. Liburu hau, gipuzkoa eta inguruko koben informazioz gainezka dago eta azkenaldian lurraren erraietan sartzea gustatzen zaigunez, ba... hemendik aurrera kobazulo, haitzulo edo leizezulo (bakoitzak nahi dun bezela deitzia) desberdiñak ekarriko diteu blogera. Mendiya utzi gabe noski. Gaur Keixeta ta biyok jun gea, kobazulo berri bat esploratzea. Urtiaga 2, Itzia...

Xanbu-n txabola

Imagen
"JAN DA LO - TARDEN ETXEA", argi ta garbi jartzen du txabolaren atarian. Ongi etorria emateko modu berezia da, bai jauna. Tarde, Xanburen aitaren osaba zen, Gorbeiako artzaina. Eztakit zergatik deitzen zioten "Tarde", txabola eraikitzeko garaian behintzat, etzen berandu ibili.  Xanbu, the boss. Kotxetik oiñez, 15-20 minutu behar dia txabolara iristeko. Hori, permisua euki ezkeo. Bestela beste 20 bat minutu beherago dagon bidegurutze baten utzi ber da (Sesma, Maia ta nere kasua). Eskerrak Xanbu ta Lorek iyo ziguten goiko parkiñea. Aurreneko egunian, nahiko berandu hasi giñan ibiltzen. Hamaikak jota atea giñan txabolatik (mantxurrianuen orduan) eta Supelegor aldera jutia pentsau genun. Normala zan berandu ateatzia, goizian Zumaitik atea, parkiñeaño hurreatu, handik txabola iyo, gauzak preparau eta eztakit zer gehio... Ba hori, tipo mantxurriano, eguzkiya txupatzea. TTipi ttapa. TTapa ttipi. Xanbuk (eta Lorek ere bai!) ederki ezautzen ditu para...