Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2017

Txindokiko aristan gortzen

Imagen
Aspaldiko kontuak dia, Gortu -ko lagunekin Txindokiko kresta inber genula ta hamaiketakua gure kontu izango zala ta... Azkenian, beste bi lagun animatu zian gurekin Txindokiko mendebaldeko kresta edo arista egitera. Animatu edo atrebitu, gurekin ez baitao jakiteik. Goizeko 9tan A3 ondoko Errotan gelditu giñan Zigor, Gorka, Motxa ta ni. Zigor eta Gorkak erronka polita zuten aurretik, Motxa ta ni krestan gora eramatia. Gero erakutsi zuten bezela, bi mendigoizale hauentzat ez dago eziñezkorik. Horrela ba, 10k aldea Larraitzeko parkiñetik oiñez hasi giñan, Txindokiko bide normaletik. Aurretik, materiala preparatzen ai giñala, Saioa pasa zan. Honek ere Txindokira iyo behar zuen. Hori bai, bide normaletik juntzan, baño ez genun gehio ikusi. Neska honek eramateun ritmua eztao segitzeik! Zigor ta Gorka materiala preparatzen Bueno, ba bide normaletik pusketa on bat iyo ta geo (erdiya gutxigorabera), ezkerretara daon zelai baten gora hasi giñan. Aldapa latza dago, Tximista bidearen b

Aizkorriko kresta pufo

Imagen
Hasierako plana pirineota jutia zan, baño ostiral eguerditik aurrea egualdiya kaxkartzen hasi ber omentzan ta horreatik B plana aurrea ateatzia okurritu zitzaiten. Aspalditik neukan plan hau buruan, baño kresta honen zati guztiak eginda banituen ere dena segidan enuen sekula egin. Eta okerrena zen, oraingoan ere enuela egingo, baño nik enekien ordun. 1. EGUNA: Horrela ba, ostegunean Arantzazutik abiatu nintzen 13:10ean. Bokadillo xastar bat bazkalduta. Urbiara, hobeto esanda, Urbiako fondara iristeko, ordubete behar izan nuen. Kotxea, hurrengo egunerako, beheko parkiñean utzi nuen eta parkin batetik bestera 10 miñutu daude, ez da broma. Baguaz Arantzazutik Urbiara. Ixku bat basoan. Urbiako fondan ur trago bat hartu nuen, gero Aizkorri aldera abiatu beharrean, eskubitara doan xenda bati jarraitu nion. Xenda hau aurrerago, Urbiako pistarekin juntatzen da, gero ordea berriz bere bidea egiten du. Eta honelaxe, ttipi-ttapa iritsi nintzen eguneko lehen tontorrera. Tontorra de