Entradas

Mostrando entradas de diciembre, 2017

Arranoaitzen arranoik ez

Imagen
"Hi Peaso! Biharko egualdi txarra ziok emanda. Zoze inberkoiyu halare?"   esan zidan Motxak ta nik laster erantzun nion "Bale, ondo ziok, baño zoze xuabia ingoiyu, etzakit... Irimo eo..." han hasi zan zaunkaka Motxa "Irimo? Hori mierda bat dek..." ta bla bla bla. Azkenian googlei esker "deskubriu" genun Arranoaitz. Ematen dunez puntan arrano bat dauka, oso oso eleantia. Beitu googlen, seriyo, oso guapua emateu. Argazkiyak ikusten ari giñan hontan "Nire jungo naiz!" esan zigun Maiak ta holaxe osatu genun hirukotia. Goizeko 9tan Zumaitik erten genun, bidian Motxa jaso ta han abiatu giñan Brinkola aldea. Aurreko gabian pixkat beitzen eon nintzan, rutak eta nundik hasi oñez ta holako gauzak (basikua mendi ezezagun batea zuazenian). Beste bi hauek konfiantza itxua zuten nigan. Geo esaten die orientaziyo txarra dakatela baño sekula ez gea galtzen. Gustoa egualdi earrakin. Esanda bezela, kotxia Brinkolan utzi genun. Bueno, Brinkola pi