Entradas

Mostrando entradas de agosto, 2018

Xanbu-n txabola

Imagen
"JAN DA LO - TARDEN ETXEA", argi ta garbi jartzen du txabolaren atarian. Ongi etorria emateko modu berezia da, bai jauna. Tarde, Xanburen aitaren osaba zen, Gorbeiako artzaina. Eztakit zergatik deitzen zioten "Tarde", txabola eraikitzeko garaian behintzat, etzen berandu ibili.  Xanbu, the boss. Kotxetik oiñez, 15-20 minutu behar dia txabolara iristeko. Hori, permisua euki ezkeo. Bestela beste 20 bat minutu beherago dagon bidegurutze baten utzi ber da (Sesma, Maia ta nere kasua). Eskerrak Xanbu ta Lorek iyo ziguten goiko parkiñea. Aurreneko egunian, nahiko berandu hasi giñan ibiltzen. Hamaikak jota atea giñan txabolatik (mantxurrianuen orduan) eta Supelegor aldera jutia pentsau genun. Normala zan berandu ateatzia, goizian Zumaitik atea, parkiñeaño hurreatu, handik txabola iyo, gauzak preparau eta eztakit zer gehio... Ba hori, tipo mantxurriano, eguzkiya txupatzea. TTipi ttapa. TTapa ttipi. Xanbuk (eta Lorek ere bai!) ederki ezautzen ditu para