Entradas

Mostrando entradas de enero, 2019

Urbasa

Imagen
Aspaldiyan bloga pixkat abandonatuta euki deten arren, urte berriyakin espero det berriz martxa hartzia. Urteko lehen irteera hontara, Irati animatu zan eta intentziyua Larraonatik Larramendikoarro haitzuloa bixitatzia zan. Kobazulo honek hainbat izen ditu, erderaz adibidez "Cueva de los Cristinos" izenez ezagutzen da. Karlistadetan Maria Cristina de Borbon-en (Isabel II-ren ama) aldeko tropek erabiltzen zutelako omen dauka izen hori. Euskeraz Ustalaza edo Ustaleze bezela ere ezagutzen da. Izenik ez du falta behintzat. Larraonatik goizeko 9:30k aldea abiatu giñan Urbasa aldea. Hasieran porlanezko pista baten gora egin genun, eskalatzeko pareta eta blokeen artetik. Ordu hoietan, hotzagatik edo, ez zebilen iñor. Altuera hartzen gindoazen heinean, Ameskoa bailarako bista ikusgarriez gozatzeko aukera izan genun. Ez zitzaigun asko kostau Urbasako larreetara heltzea, behin goi-lurretan sartuta ederki ibili giñen eguzkiaren berotasunaz gozatuz. Kobazuloaren sarrera billatzeko, I