Entradas

Mostrando entradas de junio, 2018

Sarastarri-ko koba ta tontorra

Imagen
Aspalditik neukan, Sarastarri-ra juteko gogua. Bueno, aspalditik... guain dala bizpahiru hilabetetatik behintzat bai. Horrela ba, Nadet eta Eliazar animatu dia, gaur goizian Lizarrustiko aterpetxetik hasten dan txangoa egitera. Goizian goizetik, egualdi eskasa zeon eta mejoratzeko itxura askoik etzeukan. Baño Euskalmet-i atzo eguraldi ona enkargatu nionez, gaur etxian gelditzeko aitzakirik ez geneukan. Kotxetik abiatu orduko, harrizko pista baten sartu gea. Zorionez etzeukan maldarik eta oinez erraz ibiltzeko modukoa zen. Eskertzen da, hasieratik aldapa bat igo behar ez izatia. 10-15 minutu pasata, hasierako pista estutu iten da eta paret baten ondotik jarraitu behar da. Zati honek Ruta del Cares ekarri dit gogora. Gogora ekarri dit baina ez da iñondik ere berdiña, hau askoz ere politto da. Tunel txiki bat ere badauka bidexka honek. Aurrenengo aldapak gainera, tunela pasa ta segituan hasten dira. Bueno, tartian iturritxo bat dao baino geo segidan aldap