Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2017

Kurtzebarri eta Elorretako haitza Mendiolatik

Imagen
Larunbat arratsaldia, hauts inda, etxian pasa eta geo, igande goizian mendira jun beharra neukan. Aurreko asteburuan alperrik galdu nintzan eta. Horregatik, azken aldiyan mendiyan tope dabilen, Romaneneko Romanei abixatu nion. Tipo honek ez du fallatzen, jende zaila da. Horrelaxe, igande goizian 8tan abiatu giñan Eskoriatza aldea. Hain zuzen, Mendiola auzora. Mendiola auzoa, Eskoriatzan dago baina Aretxabaletatik igotzen da bertara. Bueno, gu behintzat, Atxabaltatik igo giñan, baño ez harritu Eskoriatzatik ere bidea baldin badago. Guk arrastorik ere ez. Kotxea, Garate baserriaren alboan dagoen parkiñean utzi eta asfaltotik abiatu giñan. Tontorra denbora guztian gure ezkerretara utziz. Pixkat aurreraxeago, bidea mendiari begira jartzen da (guk ez genun ezer ikusten, lainotuta zeolako, baina mendiya hor zeon). Romaneneko Roman, pausua markatuz Aldapatxo bat igota eta aurretik bizpahiru baserri atzean utzita, beste parkin bat zegoela konturatu giñen. Jakin bagenu, asfaltotik 10

Aiako harriak Aritxulegitik

Imagen
Goizeko 8tan jarri genun irteera ordua, baina motxila preparau gabe neukala, mendiko botak gurasuan etxian nezkala eta kotxeko giltzak ebai... ta berandu xamar esnatu nitzala... 7:50ian abixatu nion Romanei. "8:15 geatze gaituk?" idatzi nion ta beak "Bale, baño kotxia hik hartuzak faborez.", "OK, nere kontu kotxia". Mapfre parian jaso nuen Roman. Gaupaseruak ikustea jun omen zan, denbora aprobetxatuz, aurreko egunian BRK fest-en 3. ediziyua izan baitzen, baina beak zeukan aurpegia ere koadro baterako zen. Behin, Hernaniko restopean, saltxitxoia eta ogiya erosita berehala iritsi giñen Aritxulegiko parkinera. 9:10 ziren eta kotxe mordoa zegoen bertan. Gehienak ehiztariak. Horrela ba, lehenengo tontorreruntz abiatu giñen, tiro hotsez lagunduta. Aiako harriak, 3 tontor nagusi ditu, aurrenekoa Aritxulegitik hasita Erroilbide da. Altuena ere bera da. ANVren monolitoa ezkerrerutz utziz, goraka doan xenda jarraituz egiten da bide "normala", eta guk b

Hauek e pirineuak txuk!

Imagen
" Ez al dek nahio Vignemalea o Tallonea o Hiru erregen mahaira jun? " Galdeu zian Urbano xarrak. Ta nik lehor lehor, ezetz esan nion. Egiya esan enekan gogo askoik mendi "haundi" batea juteko. " Iparraldea jungo gaituk, han e mendi earrak zabek eta... ". Ta holaxe, txoakeiak lagata Bidarraira bidian abiatu giñan. Egiya esan kotxia Erratzun (Nafarroa) aparkatu genun, baina bertara juteko errepide bakarra Bidarraitik (Baxe Nafarroa) pasatzen da. Gero enteratu giñan, bizilagun batek esanda, Erratzutik pista bat hartuz gero ere leku berera iritsi zitekeela. Bueno, total, batetik eo bestetik Sumusu-raino joan behar da kotxez, edo ez Sumusuko borda baño gorago dagoen parkiñearte. Guri behintzat kontuak hartu zizkigun bertako bizilagun batek, baserri eo borda parian aparkatzeatik. Barkamenak hemendik, ezta berriz pasako. Baietz Peaso, "h"orko hori Alkaxuri dekela, earra ematen dek! Asmoa, Irubelakaskoa edo bertakoek ezagutzen duten bezela Alkaxur