Kurtzebarri eta Elorretako haitza Mendiolatik

Larunbat arratsaldia, hauts inda, etxian pasa eta geo, igande goizian mendira jun beharra neukan. Aurreko asteburuan alperrik galdu nintzan eta. Horregatik, azken aldiyan mendiyan tope dabilen, Romaneneko Romanei abixatu nion. Tipo honek ez du fallatzen, jende zaila da.

Horrelaxe, igande goizian 8tan abiatu giñan Eskoriatza aldea. Hain zuzen, Mendiola auzora. Mendiola auzoa, Eskoriatzan dago baina Aretxabaletatik igotzen da bertara. Bueno, gu behintzat, Atxabaltatik igo giñan, baño ez harritu Eskoriatzatik ere bidea baldin badago. Guk arrastorik ere ez.

Kotxea, Garate baserriaren alboan dagoen parkiñean utzi eta asfaltotik abiatu giñan. Tontorra denbora guztian gure ezkerretara utziz. Pixkat aurreraxeago, bidea mendiari begira jartzen da (guk ez genun ezer ikusten, lainotuta zeolako, baina mendiya hor zeon).

Romaneneko Roman, pausua markatuz

Aldapatxo bat igota eta aurretik bizpahiru baserri atzean utzita, beste parkin bat zegoela konturatu giñen. Jakin bagenu, asfaltotik 10 miñutuko bidea aurreratuko genuen. Baña bueno, hurrengoako badakigu.

Leku askorik etzeon, baña nunbaiten aparkatuko genun.

Parkin honetatik, harrizko pista baten gora abiatu giñen, gure aurretik jendia ikusi genulako. Pista hontatik gindoazela, bost edo 10 miñutu pasa zianian, pista utzi eta ezkerruntz gora abiatzen zan xenda bat ikusi nuen. Roman eta bion artean hitz egin (diskutiu) ondoren, erabaki genuen (nik irabazi nuen diskusioa) xenda hori probatzea. Xenda hasieran bai, baino gero ez zen hain garbia, ordun hasi nintzen konturatzen, gure estiloan igoko genuela. Batzuk, estilo alpinoan igotzen dituzte mendiak, beste batzuk espedizio moduan, beste batzuk saltaka, guk gure estiloa dugu, beti bide normaletik ez igotzea. Esaldi batean laburbilduta: "Hortik eozein iyotzek, guazenai hemendik aber ze billatzen diun". Ba hori, 15 bat miñutu beranduo, biderik ez... dana sasiyak hartuta eta okerrena Romanei arrazoiya eman biharra. Saiatu nintzan gogotik bide bat, señale bat, marka bat, eozer bilatu nahian, baño alperrik.

Honeaino ondo, baño hemendik aurrea etzeon tiratzeik.

Berriz behera jetxi beharko genula esan nionean, han hasi zen: "Banitxakin! Eske zeba iteiat kaso! Beti mongoluana iten bukatzeiyu!" eta antzeko beste perla batzuk bota zixkian, baina arrazoia zuenez, enion ezer esan. Ohituko da alperrik ibiltzen, gurekin etortzen bada, ohitu beharko... Ordun GPSia atea nun eta bide normalaren billa jun giñan, eskerrak ez genuen irabazitako altuera askorik galdu. Behin bide normala hartu genuenean eta jendea zebilela ikusita goruntz abiatu giñen, poliki baño tinko, Romanek zioen bezala: "Actitud!".

Lainotuta zegoenez, ez genuen bistarik, baina basoak itxura berezia, magikoa hartzen du, behelainoa dagoenean. Tartean behin basoko pista, porlanezko pista bihurtzen zen, ez da ohikoa altuera horietan porlanezko pistak ikustea. Agian artzaien bordak edo egongo dira, auskalo, guk ez genun pitoik ikusten.

Basoa, behelainoa... Roman kendu ai paretik!

Artzaiek nahiko lan ardiak biltzeko

Porlanezko pistan gora.

Porlanezko pistan gora gindoazela, beste xenda bat ikusi genuen ezkerreruntz eta gora zihoana. Ordun gure atzetik zetorren gizon bati galdetu genion, ia xenda hortatik igo zitekeen Kurtzebarrira eta berak baietz, xenda jarraituz arazorik gabe iritsiko giñela. Ez dakit, gu inutilak garelako, xenda amaitu zelako (edo guk galdu genuelako), behelainoa zegoelako edo zergatik, berriz bidea galdu genuen. Eta gainera gure ikuspegia 15 metro ingurukoa zen, eskerrak GPSiai! Haitzak eta belarra, besterik ez genituen ikusten, bueno eta Eskoriatza-Aretxabaleta arteko pare bat mugarri ikusi genituen eta listo! Ez bistaik, ez ezer! Batzutan jendia entzuten genun, orain urrutiyo, gero gertuo, baño ikusi iñor.

GPSiai jarraituz iritsi giñen lehenengo tontorrera, Kurtzebarri (1155m, buzoiaren arabera). Aurretik, bidean harri koxkor batzuk ikusi genituen eta argazkietarako pose batzuk egin genituen (postureo moment!).

Bidian arrastoik ez.

Harri koxkor hoieta iyo berkoiyu.

Kostata, baño iyo!

Roman ez dek gutxiyo!

Kurtzebarrin selfiya atea ta martxa!

Kurtzebarrin, haitzak bustita zeuden eta kontu pixkatekin jeitsi behar izan genuen, no problem. Berriz aurreko zelaira jeitsi giñen, jendia entzuten genuelako, baino inor ikusten ez genuenez, GPSari jarraitu genion Elorretako haitzera iristeko. Kurtzebarritik Elorretako haitzera, 5-10 miñututan iristen da, oso gertu daude biak, baina guk ez genuen ezer ikusten. Kontua da GPSak Elorretako tontorra gure gain gainean markatzen zuela. Eta beraz biderik ikusten ez genuenez, ba zuzenean igo giñen, haitzean gora. Esan beharra dago, Kurtzebarritik hain gertu egonda ere, Elorretako haitzak lehorrak zeudela. Iual, haizetik babestutako aldetik igo ginelako izango zen. Horrela iritsi giñen Elorretako haitzera (1155m buzoiaren arabera, bai Kurtzebarrin altuera berdiña markatzen du).








Elorretako haitzare in diu!

Kurtzebarri eta Elorretako buzoietan altuera berdiña markatzen bazuen ere, ez genuen aukerarik izan konparatzeko. Beraz atun bokadillo bana jan, txokolate pixkat eta beheraka jeisten hasi giñen. Hamaiketakoa egiteko babesean zegoen leku bat bilatu bagenuen ere, hotza egiten zuen han goian. Negua datorren seinale!




Kotxera bueltan, beste bide batetik jeitsi giñen GPSaren erreferentzia genuelako. Erdibidean ordea GPSa begiratu nuen eta Romanei esan nion, nola bide hortatik 100 metro eskasera iritsi giñen basoan galdu giñenean. Aurrera jarraituko bagenu, bide ona laister aurkituko genuen. Konklusion, Romanek arrazoia zuen eta nik ere... bai? Auskalo, enago ohituta arrazoiya eukitzera.

Eguerdiko ordubatak aldera iritsi giñen Zumaira, Metron ondo irabazitako kaña ta pintxua hartu, Erreala Getaferen aurka galtzen ikusi ta etxea.




Comentarios

Entradas populares de este blog

Urbasa

Arbilgo koba

Urtiaga 2 eta abar