Maparik gabe moldatzen ginen, baina umorea beti izan genuen beharrezko
Arbilgo koba
Obtener enlace
Facebook
X
Pinterest
Correo electrónico
Otras aplicaciones
Oraingoan Xalegi ta biok joan giñen Arbilgo kobara. Lehen ere bertan izanak giñen, baño orduztik bospasei urte pasako ziren. Kobazulo hau Lasturko Artia baserritik gertu aurkitzen da. Artia baserria, Xalegiren familiakoa da edo Xalegi da, Artia baserriko familiakoa, auskalo. Beai galdetu ezkeo, seguru ez dakila zer erantzun.
Kontua da, Aperri ta biyok, bi egun lehenago kobazulua billatzen saiau giñala. Baiña Arbileko maldetan, majiña bat aldiz gora, behera ta buelta ibili ostean etxera bueltau giñan. Gure "espeleologo" saiakera alperrik izan zelarik. Bueno, alperrik ez, Lasturko harrobiaren parean beste kobazulo bat exploratu genuen, baño hontan 40 bat metro sartu orduko, zulo batera iritsi giñen eta listo. Hurrena gure lagun "profesional" batekin jun beharko deu, rapel bat montatzeko edo. Zigor, Apolo & company... Aloro!
Arbilgo kobara bueltatuz, Xalegik aurrenekoan aurkitu zuen kobako sarrera. Igertzen da sustraiak bertakoak dituela.
Sarrera nagusia, gero beste sarrera bat omen du.
Argazki gehienak mugituta atera genituen.
Gehiegi itxoin gabe barrura sartu giñan. Hasieran oinez lasai ibiltzeko moduko tunel batetik joan giñen, aldapan behera. Aurrerago, derrigor lau hanketan edo edo kastellano batzuk esaten duten bezela "a veinte uñas" jarri eta tunel baju batetik pasa giñen.
Oinez lasai.
Lau hanketan.
Edo "a veinte uñas".
Behin konpostura berreskuratuta, 3 metroko paret errex bat eskalatu genuen eta handik erdi arrastaka aurreruntz jarraitu genuen. Zati honetan komeni da kontu pixkatekin pasatzea. Ezker aldera erortzeko arrixkua egon laikelako.
Hemendik aurrera, ez giñen urrutira joan. Zulo bat zegoelako eta lagun "profesionalik" ekarri ez genuelako. Ezker aldera dagoen galeriara jeitsi nintzen baño ez zuen iñondik jarraibiderik. Beraz, postureoko argazki batzuk atera ta kanpora irten giñen. Guztira 20 miñutu pasako buelta egin genuen.
Behin kanpora aterata, hamaiketakoa egin eta gps-ak han inguruan markatzen zuen beste koba baten billa abiatu giñen.
Baña hori beste abentura bat izan zen. Hemen azpiko bideoan, hobeto ikusten dira sasiartean ibili genituen komeriak.
Aspaldiko kontuak dia, Gortu -ko lagunekin Txindokiko kresta inber genula ta hamaiketakua gure kontu izango zala ta... Azkenian, beste bi lagun animatu zian gurekin Txindokiko mendebaldeko kresta edo arista egitera. Animatu edo atrebitu, gurekin ez baitao jakiteik. Goizeko 9tan A3 ondoko Errotan gelditu giñan Zigor, Gorka, Motxa ta ni. Zigor eta Gorkak erronka polita zuten aurretik, Motxa ta ni krestan gora eramatia. Gero erakutsi zuten bezela, bi mendigoizale hauentzat ez dago eziñezkorik. Horrela ba, 10k aldea Larraitzeko parkiñetik oiñez hasi giñan, Txindokiko bide normaletik. Aurretik, materiala preparatzen ai giñala, Saioa pasa zan. Honek ere Txindokira iyo behar zuen. Hori bai, bide normaletik juntzan, baño ez genun gehio ikusi. Neska honek eramateun ritmua eztao segitzeik! Zigor ta Gorka materiala preparatzen Bueno, ba bide normaletik pusketa on bat iyo ta geo (erdiya gutxigorabera), ezkerretara daon zelai baten gora hasi giñan. Aldapa latza dago, Tximista bidearen b...
Kaixo mendizale! Blog hau ni eta nire lagunen mendi irteeratako "kronikak" argitaratzeko sortu dut. Ez dakit zenbat iraungo duen, hasiera baten ilusioz ekin badiot ere laster aspertu naiteke, hori denborak esango du. Esan beharrik ez dago sarrerak guztiak euskaraz idatziko ditudala, baiña erdarakadak ere azalduko dira noski, ke kojones! Hau ez da euskaltzaindiak babestutako blog bat, beraz kaleko euskera edo euskera zikiña ere sarritan izango dira blog hontan, oixe baetz! Y lo sabes. Enaiz, ez idazle, ezta narratzailea ere, baño hasiera guztietan bezela gogoik etzait falta. Gainera espero det lagunek ere noiz behinka esku bat botatzea, argazkiak pasatzen, sarrera bat idazten, blogerako ideiak botatzen, kritikatzen, irakurtzen... Portzierto, kritika konstruktibuak bakarrik onartzen ditut, bestelako kritikak badituzu, aurretik esango dizut: Segi porkulo hartzea! Tristia da, baño agian iñork ez du irakurriko blog hau, eta ulertzekua da. Zeñek nahi ditu 4 gixajoren "abentu...
Lankide batek kontatu zidan, gaztetan Txatxarromendi inguruko koba batera joaten zela lagunekin. Sarrera oso txikia zuela, baina behin barrura sartuta, galeria ederrak ikus zitezkeela. Informazio hori eta buscoaimanol.blogspot.com -en aurkitu dugun apurrarekin, Garate eta biok joan gara haitzuloa aurkitu eta esploratzeko esperantzarekin. Halako batean, majo kosta bazaigu ere, aurkitu dugu sarrera. Sima edo mendizulo bat izango balitz bezala, txarrantxez inguratuta. Kanpoan eguzkiak gogor jotzen zuela eta, barrura sartu gara eta lehenego segundutik, lokatz mordoa zegoela ikusi dugu. Normala izaten da leizezuloetan lokatza aurkitzea, azken finean uraren indarrez eta denboraren poderioz sortzen bait dira kobazulo gehienak. Behin barrura sartuta eta belaunburuak zikinduta, zikinenak gu ez garela konturatu gara. Jendeak zaborra utzita (botata) zuen bertan. Ez dakit ze uste duen jende horrek, baina ez da jokabide egokia ez mendian eta ez kalean, etxean bakoitzak...
Comentarios
Publicar un comentario