Aiako harriak Aritxulegitik

Goizeko 8tan jarri genun irteera ordua, baina motxila preparau gabe neukala, mendiko botak gurasuan etxian nezkala eta kotxeko giltzak ebai... ta berandu xamar esnatu nitzala... 7:50ian abixatu nion Romanei. "8:15 geatze gaituk?" idatzi nion ta beak "Bale, baño kotxia hik hartuzak faborez.", "OK, nere kontu kotxia". Mapfre parian jaso nuen Roman. Gaupaseruak ikustea jun omen zan, denbora aprobetxatuz, aurreko egunian BRK fest-en 3. ediziyua izan baitzen, baina beak zeukan aurpegia ere koadro baterako zen.
Behin, Hernaniko restopean, saltxitxoia eta ogiya erosita berehala iritsi giñen Aritxulegiko parkinera. 9:10 ziren eta kotxe mordoa zegoen bertan. Gehienak ehiztariak.
Horrela ba, lehenengo tontorreruntz abiatu giñen, tiro hotsez lagunduta. Aiako harriak, 3 tontor nagusi ditu, aurrenekoa Aritxulegitik hasita Erroilbide da. Altuena ere bera da. ANVren monolitoa ezkerrerutz utziz, goraka doan xenda jarraituz egiten da bide "normala", eta guk bide hau hartu genuen hasteko. Bide honek ezkerretara biratzen du aurreraxeago eta gero "desplomean" dagoen haitz baten azpitik pasatzen da, bertan eskalatzeko bide batzuk daude. Eta hemen hasi zen gure eguneko mendibuelta. Haitz horren azpian xenda bat ateratzen zen eta eskuin aldera eraman gintuen. Denbora guztian eskalatzeko bideak ikusten ziren ezkerreko horman.
"Hi! Bide hau hartukoiyu probatzeko, ni sekula enauk pasa hemendik", ta Romanek "Jode, laster hasi ber diu tximuana iten, benga probau ingoiyu" eta han hasi giñan eskalatzeko bideen tartetik gure bide propioa irekitzen. Segituan hasi giñen, altuera irabazten.
Ixku, number one

Ixku, number two
Gutxi gorabehera bide hau egin genuen
Arazo haundirik gabe igo giñen, Erroilbide azpiko zelaira. Bide normala baino askoz entretenigarriagoa izan zen dudik gabe. Behin zelai hortan aurrera zoazela, bista zoragarriak izaten dira, bi aldeetara. Eta pare parea Erroilbide-ko monolito puska.
                                                                                 
"Hi, bizkarra ikustia eh!?" "Bai bai, lasai, urrutira ikuste zaik"
Erroilbide ezkerreko aldetik inguratu genuen, berriz ere bide "normalari" jarraituz. Hemen etzegoen potrorik zuzenean igotzeko. Monolitoaren azpira iritsita, pixkat bat jeitsi giñen eta gero pixkanaka berriz altuera irabazten hasi giñen mendiaren bizkarretik. Polita da, nola aldatzen diren paisaiak mendi honetan.
Earra paajiak!!
Erroilbidera iritsi aurreko pare bat argazki .

Sugandilen pare haitzetan.
Erroilbidera arnasestuka iritsi giñen eta ez genuen argazkirik atera tontorrean (badakit ez dela aitzaki ona, sinpleki esanda holako boronoak gara). Tontorrean ur trago bat hartu eta martxa! Bigarrenaren billa. Lesaka aldetik haizeak, Nafarroa oinez-eko musika ekartzen zigun tarteka. Eguraldi bikaina Ikastolen festaren aldeko antolatzaileentzat ere. 
Geurera bueltatuz, gure eguneko bigarren tontorra, Txurrumurru zen. Erroilbidetik Txurrumurrura dagoen tartean aurkitzen dira zailtasunik haundienak. Eskuak derrigorrez erabili behar izaten dira eta ez da mundu guztiarentzat bide aproposa, geroago ikusi genuen bezala. Tartean paso delikatu bat dago. Ez da zaila baño arreta jarri behar da bertatik pasatzeko. Anilla edo eraztun bat dago paretean jarrita, pasaera errazteko. Esan beharra dago, Romanek ez zuela anilla ikutu, nik ez nuelako ikutu eta aurreko astean bere lagunek segurasko erabili zutelako. Bere intentzioa, gero lagunei adarra jotzea zen: "Ze, anilla hotza eoten al dek? Eske handik pasa niñun baño enin ikutu". Keixetak ere, bere garaian bueltatu behar omen zuen karraka batekin: "Kauendios! Anilla puta hori soltau berrian ziok!". Jende ona Roman eta Keixeta, respect! Bidearen nondik norakoa deskribatzea zaila denez, argazki batzuk lagako ditut.







Romanen behatzaren lehen plano bat. Atzean, paisaia eta ni argazkia izorratzen.
Anillaren paso, famatua zailtasun berezirik gabe pasa ondoren, zailtasunik ez baino tentsio pixkatekin bai, batez ere Romanen zapatillengatik. Zoruko hormak gasta gasta eginda baitzituen kottauak. Bide "normala" alde batera utzi eta haitzean gora abiatu giñen bigarren tontorreraino. Gazte talde bat beheraka zihoan bide normaletik eta aurpegi arraroarekin begiratu ziguten. Bi gizajo, paretean gora, bidetxurra egonda? Ez gaituzte ezagutzen... Eta iual hobe! Lasai iritsi giñen bigarren tontorrera, Txurrumurrura.
Roman paretean denak ematen eta aldamenean jendea lasai bidetik.
Bigarren tontorretik hirugarrengora ez dago zailtasunik. Hamar minutu eskasean iritsi giñen egia esan. Portzierto, tontor honek Irumugarrieta izena du eta hiruretan bajuena da, baina bista onenak dituena. Hego eta Ipar Euskal Herriko ia kosta guztia ikusten da eguraldia garbi garbi dagoen egunetan. Ez zen gure kasua izan, eguzkia bai baina urrutira begiratuz gero, behelaino moduko batek estaltzen zituen paisaiak. Azken tontor honetan, legezko hamaiketakoa egin eta Erletxeko parkinera jeitsi giñen. Hori bai, bidean txumingero mordoarekin gurutzatu giñan. Txumingeruak eta gabatxuak, buagh, ze nazka! Jende honek ez du kaso egiten edo zaborra lurrera botatzen dute edo regetoia tope jarrita igotzen dira mendira. Txumingero denak eta gabatxo denak ez dira berdiñak, badaude jator askoak ere, asko gaiñera, baiña lau subnormalengatik guztiek eramaten dute fama txarra.
Sakua beteta, beste koaje batekin ibiltzen dek gizona.
Erletxeko parkinetik pista bat hartu genuen Aritxulegira dijoana, baiña horretarako Aiako harriak azpitik gurutzatu behar dira, baso batean zehar. Romanei txakalaldi txiki batek eman zion azken igoeran, baina segituan errekuperatu zuen konpostura. Kotxean bueltakuan, Zarautzen ateratzea proposatu nion kostako bidetik bueltatzeko, baiña grabitate indarraren aurka borrokan zebilela eta, autopistatik bueltatu giñen, a toda hostia!!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Urbasa

Arbilgo koba

Urtiaga 2 eta abar