Urbasa

Aspaldiyan bloga pixkat abandonatuta euki deten arren, urte berriyakin espero det berriz martxa hartzia. Urteko lehen irteera hontara, Irati animatu zan eta intentziyua Larraonatik Larramendikoarro haitzuloa bixitatzia zan. Kobazulo honek hainbat izen ditu, erderaz adibidez "Cueva de los Cristinos" izenez ezagutzen da. Karlistadetan Maria Cristina de Borbon-en (Isabel II-ren ama) aldeko tropek erabiltzen zutelako omen dauka izen hori. Euskeraz Ustalaza edo Ustaleze bezela ere ezagutzen da. Izenik ez du falta behintzat.

Larraonatik goizeko 9:30k aldea abiatu giñan Urbasa aldea. Hasieran porlanezko pista baten gora egin genun, eskalatzeko pareta eta blokeen artetik. Ordu hoietan, hotzagatik edo, ez zebilen iñor. Altuera hartzen gindoazen heinean, Ameskoa bailarako bista ikusgarriez gozatzeko aukera izan genun.

Ez zitzaigun asko kostau Urbasako larreetara heltzea, behin goi-lurretan sartuta ederki ibili giñen eguzkiaren berotasunaz gozatuz. Kobazuloaren sarrera billatzeko, Iratiren orientazioa oso ondo etorri zitzaigun, gainera lentillak jarrita zituenez, bidarriak, etab. urrutira ikusten zituen. Ia ia, GPS-arekin ibiltzea bezala izan zen.

Kobazuloaren sarrera oso dotorea da, eskailera batzuk ditu jeisteko eta kate bat dauka eskuekin laguntzeko. Behin barrura sartutakoan, barruan kanpoan baino tenperatura goxoagoa zegoela igarri genuen. Txaketak sarreran utzi eta gure kaxa hasi giñen esploratzen.





Barruan hainbat estalaktita, estalagmita, zutabe eta abar ikusteko aukera izan genun. Baita lur azpiko errekatxo bat ere. Hala ere, kobazulo honen gauza erakargarriena, barruan dakan lakua da. Interneten dauden argazkitan, ura urdin turkesa kolorekua ateatzen da, baina hori Photoshopakin abusatzen dutelako izango da. Egiya esan, bertatik berta, askoz politto ikusten da, galeria ikusgarriya da. Bueltatzeko moukua. Argazkirik ez genun atea galeri hontan, ikusi nahi dunak, onena berta jutia izango du.


Behin kobazulotik ateata, hamaiketakua in genun zelaitxo batian. Gero, euzkitan etzanda geundela, txumingero batzuk azaldu zian, kobazulua nun zeon galdezka. Esan zigutenez kotxian iyo zian goraño eta ez omen zuten iñungo kartelik ikusi. Esan genien 600 euroko multa jaso laike zutela permiso gabe iyotzeatik, baino ez zian gehiegi apuratu. Dirua soberan eukiko zuten nunbait.

Eskertu ber dieu txumingero hauei, baso sorgindua nun zeon ere galdeu izana. Bestela ez bait giñan konturature ingo han holako zerbait eon laike zanik. Berriro Iratiren orientazio senari jarraituz, laster aurkitu genun baso sorgindu hura. Egiya esan, badauka leku majiko-mitologiko itxura, haitzak eta zuhaitzak elkarrekin nahasten dira paraje hontan. Ikusgarriya hau ere.






Basotik aterata, kotxera bidean gindoazela, ikusi genitun eskalatzaile batzuk. Hauek, muskerrak bezela, eguzkiyak ondo berotu arte ez dia hasten beraien eskaladekin. Gortu-ko beteranuak esaten duten moduan, "guain onan ordua dek". 

Kotxea jeitsi giñanian, bazkaltzeko leku bat topatzea jun giñan eta kamiño onduan aurkitu genun merendero txiki baten bazkaldu genun. Bazkalostian, tripa ondo beteta, Iturmenditik Santa Marina ermita aldera igota ikus ditezkeen zulo edo arkuak, ikustea jun gintezkeela proposatu nun, baina argi geratu zan ez zala ideia ona izan. Nahiko lan izan genun gora iristen eta total, zuhaitzek tapatzen zituzten arkuak eta ez genitun oso ondo ikusi. Gainera, igoera eta jeitsiera guztiya itzaletik in genitun. Bazkaldu ta geo ariketa egitia ez da oso sanua, hurrena hobe izango deu kafe bat eta gintonik ear bat hartu terrazaren batian. Beti ikasten da zerbait.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Urtiaga 2 eta abar

Basurdeen begiratokia, bi basurderen ikuspuntutik