Basurdeen begiratokia, bi basurderen ikuspuntutik

Azkenian, Gortu-ko lagunen inbitaziyua jaso nun. "Bihar eskalatzea jungo al gaituk?" galdetu zidan Apolok. Ni Hernanin negoen, lankideekin bazkaria neukalako. Berez pack konpletua neukan, goizetik txikiteua, gero bazkaiya, gero poteua, gero berriz zeoze jan ta geo geokuak. Baña paretera juteko gogo asko nuenez baiezkoa eman nion eta goizo erretiratu nintzen.

Jai goizian 8tan gelditu giñan, Ayra Durex-ko zubiyan. Apolo, itxura zanez, ez zan hain goizo erretiratu. "Bai bakik... Andrian urtiak eta alaban urtiak ittuan da...". Resaka pixkat zeukan kotxian sartu zanian, baña geo segituan errekuperau zan.

Aritxuegira jun giñan, Basurdeen begiratokia izeneko bidea egitera. Apolok esan zidanez, ez da sekula aspertzen bide hontan eta egiya esan bukatu genuenean, nei ere berriz bueltatzeko gogoa eman zidan.

Apolo materiala preparatzen.

Sokak, arnesak, mosketoiyak eta segurtasuneko gañontzeko tresneria guztia prestatu ondoren, Apolo hasi zen lehen luzea irekitzen. Gaiñontzekoak ere berak irekiko zituen beranduago. Aurreneko bilgunera iritsi zenean nik jarraitu nion. Hasiera izateagatik edo tentsioagatik edo esperientzi faltagatik, hankak asko kargatu zitzaizkidan lehen luze hontan.

Lehen luze erdia eginda. Edo ez.

Honek gora jarraitzen du.

Ta gora...

Linea perfektua azpitik begiratuta. Lan ederra neukan aurretik!

Lehen bilgunean elkartu giñan bi basurdiak.


Aritxulegiko harria, oso harri noblia da. Granitozkoa izateaz gain Euskal Herriko harririk zaaharrena ere ba omen da, geologiaren ikuspuntutik, datu interesgarria. "Peloiak hala esaten dik!". Beti ikasten da zerbait, baita bandido hauekin ere!

Bigarren luzea, ez zen hain luzea eta hau ere Apolok ireki zuenez, ni nahiko errex igo nintzen. Hasierako 2 luzeak ziren gogorrenak baina haitzean pixkanaka ohitzen joan nintzelako edo, gero eta hobeto joaten nintzen.

Apolo bidea irekitzen.

Eta ni kontzentrauta, aseguratzen.

Hirugarren luzearen hasieraraino oiñez joan giñen jarraian. Eta leku erosoa zenez (ez aurrenengo bilgunia bezela), barrita energetiko bana jan genuen. Ez da txoixua, baño bueno, jakinda jatekua kotxian ahaztu zitzaidala, onena ixiltzia. Ixildu ta jan!

Hirugarren luzeak hasierako 3-4 metro zituen nahiko bertikalak zirenak, baña gero oso errexa zen. Eskerrak Apolo beti aurretik zihoan.

3. luzearen hasiera.

Aseguratzen.

Apolok bilgunetik bista ederrak zituen.

TTipi ttapa, banatorrelaaa!!
Gero, 4garren luzera, berriz oiñez joan giñen. Azken bi luzeak dira errazenak, laugarrena ta bostgarrena. Hauek, aurrekoak baño etzanagoak direnez errexagoa da aurrera egitea. Apolok adibidez azken luzea zapatilekin egin zuen ez baita batere konplikatua.


Bukaera xamarrean, han behean Arritxulo aterpetxea.


Basurderen bat eo, zeoze ikusi dik!

Bukatzeko Arritxulora jeitsi giñan zerbeza bat hartzea, ez baita izango dana kirola egitea. Nik uste det resaka orduantxe pasa zitzaiola Apolori. Portzierto, bertsio ofiziala irakurtzeko Gortu-ren blogean sartzea onena. Eskaladako hainbat eta hainbat aktibitate dituzte irakurgai, bideo ta guzti!
https://baleike.eus/komunitatea/gortu

Comentarios

Entradas populares de este blog

Urbasa

Urtiaga 2 eta abar

Xanbu-n txabola