Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2018

Supelegorren gaupasa lehengusuekin

Imagen
San Telmotan gauza asko egingo ditugula esaten dugu, baina askotan, gehienetan, bandera jeistearekin batera ahazten zaizkigu esandakoak. Oraingoan ordea, plana aurrera atera genuen. Itxinako mendimultzoan dagoen Supelegor koba-n gaua pasatzea. Esan beharra dago, hasiera baten 7 lehengusu giñela joatekoak, baina azken momentuan 4 baja izan genituen. Horrela ba, ostiral arratsaldean Jon, Itziar eta ni, Pagomakurre-ra hurreratu giñan. The cousins in Beech-bent. Pagomakurre-tik, arratsaldeko 8rak aldera abiatu giñan, merenderoa gurutzatuz Axular-ko begira zuzenean. Itxinako paretak lainopean zeuden eta ez zen ondo ikusten nondik gindoazen, baiño lehenago bospasei aldiz egona nengoenez, gutxigorabehera bilatu genuen begirainoko bidea. Hor nunbait behar du Axular-ko begiak. Axular-ko begia, Itxina-ko mendimultzora sartzeko, bide ikusgarriena izango da seguraski. Harrizko, tunel edo begi natural bat bait da. Hori bai, bertara heltzeko, aldapa pike bat igo beharra dago. Itziarrek m