Supelegorren gaupasa lehengusuekin

San Telmotan gauza asko egingo ditugula esaten dugu, baina askotan, gehienetan, bandera jeistearekin batera ahazten zaizkigu esandakoak. Oraingoan ordea, plana aurrera atera genuen. Itxinako mendimultzoan dagoen Supelegor koba-n gaua pasatzea. Esan beharra dago, hasiera baten 7 lehengusu giñela joatekoak, baina azken momentuan 4 baja izan genituen. Horrela ba, ostiral arratsaldean Jon, Itziar eta ni, Pagomakurre-ra hurreratu giñan.

The cousins in Beech-bent.
Pagomakurre-tik, arratsaldeko 8rak aldera abiatu giñan, merenderoa gurutzatuz Axular-ko begira zuzenean. Itxinako paretak lainopean zeuden eta ez zen ondo ikusten nondik gindoazen, baiño lehenago bospasei aldiz egona nengoenez, gutxigorabehera bilatu genuen begirainoko bidea.

Hor nunbait behar du Axular-ko begiak.
Axular-ko begia, Itxina-ko mendimultzora sartzeko, bide ikusgarriena izango da seguraski. Harrizko, tunel edo begi natural bat bait da. Hori bai, bertara heltzeko, aldapa pike bat igo beharra dago. Itziarrek maldizio batzuk bota zituen, aurreneko aldapa hontan, baiño gero errex igo zuen.

Axular-ko begia, porfin!
Behin begia gurutzatuta, Itxina-n sartu giñen. Eguneko desnibela egiña genuen eta hemendik aurrera, gehiena aldapa behera zen. Pixkat aurrerago kartel batek zioen Supelegor 700 metrotara genuela. Eztakit lainoagatik edo... Itxinak itxura magikoa zuen.

Paraje bereziak daude Itxinan.
Supelegorrera, 20-25 minututan iritsi giñen. Iritsi orduko lehenengo gauza, belarra eta egurra biltzea izan zen. Belarra, ohea prestatzeko eta egurra sutarako. Belarra lehorra zegoen, baina egur zati lehor gutxi aurkitu genituen. Iluntzean sua piztea asko kosta zitzaigun eta gainera egurra umela dagoen guztietan bezela, ke mordoa sortu zen. Beste behin, koba kez bete genuen.






Sua piztuta eta ohea prest genituenean afaldu genuen. Kutxarak ordea, kotxean ahaztu genituen, horregatik txandaka afaldu genuen. Horregatik eta bakoitzak gauz desberdiñak eraman genituelako. Itziarrek garbantzuak, Jon-ek "callos con garbanzos" eta nik fabada.

Gosetuta

Hauek ez ziren atzean gelditzen.
Behin tripa beteta, sua indartu eta ohera jun giñen, ez aurretik selfi bat atera gabe. Itziarrek beldurra zuen, gauean basurdeak edo beste basapiztiren bat etorriko ote zen, baiño nik entzun nituen zurrunkak entzun bazituzten ez zait iruditzen iñor edo ezer hurreratuko zitzaigunik.




Larunbat goizean 6terditan jeiki giñen, koba ikusteko eta Gorbeiara igotzeko intentzioarekin. Beraz, gosaldu eta Supelegorren barrenetan sartu giñen, bertako tunel eta sarrera-irteera desberdiñak ikusi genituen. Batetik sartu eta beste leku batetik irten giñen.










Ondoren, Axular-ko begira bueltatu giñan, handik Kargaleku aldera joateko. Kartel baten harabera 2,2km-ra zegoen. Bidean argi ibili beharra dago, oso erreza baita pista edo arrastoa galtzea, guk pare bat aldiz galdu genuen. Artzai txabola baten ondoan zerbait jatera eta pixkat deskantsatzera gelditu giñen.



Arazorik gabe iritsi giñen Arraba-ko zelaietara, deskuido batean Kargalekutik jeitsi beharrean, pixkat lehenago zegoen haitz-tarte batetik jeitsi giñen baño ongi. Gero bai, lanak izan genituen Gorbeiara doan pistara iristeko, tartean erreka eta lur-busti dexente baitzeuden. Nik baten hanka belauneraino sartu nuen, baina nola hala atera nintzen eta segituan hartu genuen Gorbeiara doan pista.

Hau bai dela hankasartzea!






Gorbeiako azken aldapari heldu aurretik, iturritxo batean gelditu giñen ura kargatzeko. Eta handik gora tira genuen, aitzakiarik gabe eta Itziarren maldizioekin. Baiño berak esaten zuen bezela "kejau iten naiz baño gero in iten det", arrazoi zuen. Gero bere martxan ederki igo zuen mendia. Jon ere fin ibili zen, igertzen da entrenatuta dagoela.









Tontorrean nola ez hamaiketakoa eta argazkiak ez ziren falta izan. Baiña haizea zebilenez ez giñen denbora asko egon. Gainera Itziarrek lanera joan behar zuela eta presa pixkatekin ibili giñen. Beheraka gindoazela, jendetza ikusi genuen gora eta batzuk gu baño aurpegi okerragoa jartzen zutela ikusita, morala igota jeitsi giñen.









Horrela etorri laike mendira.

Jendetza igo zen gure atzetik.

Batzuk muturra okertuta.
Pagomakurrera jeitsi giñen, aldatu, ur trago bat hartu eta Zumaira bueltatu giñen. Jon eta Itziarrek siesta ederra botatzeko aukera izan zuten kotxean.



Comentarios

Entradas populares de este blog

Urbasa

Urtiaga 2 eta abar

Xanbu-n txabola