Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2018

Pikoletuen zubiya

Imagen
Urriak 12. Zer ospaturik ez dakaun egun hori. Bueno, egun hau ospatzen dutenek, ospa egiten duten egunean ospatuko dugu, baina bitartean jai ematen digutela ta, aprobetxau berko. Pirineotan ibili gea asteburuan. Hobeto esanda, ostegunetik zapatura. Motxa, Dani eta 3rok, osatu deu taldia. Hasiera baten, lagun gehio izan ber giñan, baño arrazoi ezberdiñengatik, azken momentuan baja batzuk izan genitun. Halare, ederki moldatu giñan hirukotia. Ostegun gabian, Anapia-ko (Lescun) aparkalekutik irten giñan 11k aldea eta Llhurs-eko txabola batian pasa genun gaua. Hurrengo egunian 3 Erregeen Mahaia iyo genun eta jeitsiera Sanches bailaratik egin genun, hau da, Auñamendi azpitik. Hemen bideua! Zapatu goizian, ostiral arratsalde/gau partian presaka preparautako ibilaldia burutu genun. Astun-etik hasi eta Ayous-eko aterpetxera, goizbuelta polita. Kasualitatez Ayous-eko aterpetxian, Haizea, Maite ta Irati topau genitun. Hauek Midi d'Ossau haundiyari buelta ematea zuten helburu. Eta bai

Berriro Itxinan

Imagen
Argazki askoik ez dazkatenez, motza izango da gaurko kronika. Gaur Irati animatu da, Itxinako barrenak ezautu eta printzipiyoz Axkorrigan-etik Lekanda-ra doan ertza egitera. Kotxia Pagomakurren utzi, ta beti bezela Axularko begiruntz abiatu gea. Uste det gehiotan aipatu detela baño, Itxinan sartzeko pasabide paregabea da. Gainera goizean zeon egualdiyakin, harik eta hobia. Deskantsatzeko aitzaki paregabia, ur trago bat. Axularko begiya pasata, Supelegor aldera hartu deu. Bazebillen jende pixkat, egiya esateko. Supelegorrera iritsi aurretik, sima haundi bat bixitatu deu. Orro batzuk bota diteu, bazpare, batenbat han betik bazebilen ere, abixatzeko. Jarraian harri tiraka hasi gea. Iratik bere punteriyan erakustaldi bat eman du, bertan. Salto egin ez duenean... gustoa! Jarraian, Supelegorretik 200 bat metrora daon kobazulo txiki baten sartu gea. Normalian lokatzez lepo egoten da koba hau, baina gaur lehorra zeonez ba... esploratu in behar! Etzeukan sakonera gehiegi koba honek,