Pikoletuen zubiya

Urriak 12. Zer ospaturik ez dakaun egun hori. Bueno, egun hau ospatzen dutenek, ospa egiten duten egunean ospatuko dugu, baina bitartean jai ematen digutela ta, aprobetxau berko.

Pirineotan ibili gea asteburuan. Hobeto esanda, ostegunetik zapatura. Motxa, Dani eta 3rok, osatu deu taldia. Hasiera baten, lagun gehio izan ber giñan, baño arrazoi ezberdiñengatik, azken momentuan baja batzuk izan genitun. Halare, ederki moldatu giñan hirukotia.

Ostegun gabian, Anapia-ko (Lescun) aparkalekutik irten giñan 11k aldea eta Llhurs-eko txabola batian pasa genun gaua. Hurrengo egunian 3 Erregeen Mahaia iyo genun eta jeitsiera Sanches bailaratik egin genun, hau da, Auñamendi azpitik. Hemen bideua!


Zapatu goizian, ostiral arratsalde/gau partian presaka preparautako ibilaldia burutu genun. Astun-etik hasi eta Ayous-eko aterpetxera, goizbuelta polita. Kasualitatez Ayous-eko aterpetxian, Haizea, Maite ta Irati topau genitun. Hauek Midi d'Ossau haundiyari buelta ematea zuten helburu. Eta baita lorture! Eztia makalak, neska hauek!

Bistak kristonak euki genitun, ia ibilbide osuan. Midi d'Ossau, parez-pare baikeneukan. Hemen argazkiyak eta time-lapse batzuk. Geo ta modernuo gea geure.










Comentarios

Entradas populares de este blog

Urbasa

Urtiaga 2 eta abar

Xanbu-n txabola