Txatxarromendiko koba

Lankide batek kontatu zidan, gaztetan Txatxarromendi inguruko koba batera joaten zela lagunekin. Sarrera oso txikia zuela, baina behin barrura sartuta, galeria ederrak ikus zitezkeela. Informazio hori eta buscoaimanol.blogspot.com-en aurkitu dugun apurrarekin, Garate eta biok joan gara haitzuloa aurkitu eta esploratzeko esperantzarekin. Halako batean, majo kosta bazaigu ere, aurkitu dugu sarrera. Sima edo mendizulo bat izango balitz bezala, txarrantxez inguratuta.


Kanpoan eguzkiak gogor jotzen zuela eta, barrura sartu gara eta lehenego segundutik, lokatz mordoa zegoela ikusi dugu. Normala izaten da leizezuloetan lokatza aurkitzea, azken finean uraren indarrez eta denboraren poderioz sortzen bait dira kobazulo gehienak.






Behin barrura sartuta eta belaunburuak zikinduta, zikinenak gu ez garela konturatu gara. Jendeak zaborra utzita (botata) zuen bertan. Ez dakit ze uste duen jende horrek, baina ez da jokabide egokia ez mendian eta ez kalean, etxean bakoitzak ikusiko du zer egiten duen.


Kobazuloan aurrera jarraitu dugu eta sarrerako aldapatxo hori jeitsi ondoren, galeria ikusgarri batean sartu gara. Ezkerretara lehio antzeko bat zegoen, igotzen laguntzeko soka ta guzti. Saiatu gara (ez gehiegi) bertara igotzen, baina labaina zegoela eta bertan behera utzi dugu ahalegina.



Beraz, galerian aurrera jarraituz, kolada batera heldu gara, honek ere soka bat zuen, baina kasu honetan ez zen igotzeko, jeitsiera errazteko baizik




.
Galeria honetatik aurrera jarraitzeko, beste pasilo moduko batetik pasa behar zen eta gero igotzeko beste soka zegoen laguntzeko, baina kasu hontan ez zen beharrezkoa.


Gero pixkat aurrera jarraituz, azkeneko galeriara iritsi gara. Ez da handiena, baina bai ikusgarriena eta politena. Era guztietako formazioak ditu, estalaktitak, estalagmitak, zutabeak eta lokatza... Lokatz asko... Asako. Hala ere, ederki ibili gara eta argazki zaparrada ederra bota dugu.


















Barruan 40 minutu pasatxo egon ondoren, buelta egin dugu kanpora. Hasieran baino zikinago, baino gusturago. Hamaiketako txikia egin eta gero Urdanetara joan gara, beste zerbait jan eta edan ondoren Zumaira. Bazebilen jendea Urdaneta aldean.



Comentarios

Entradas populares de este blog

Urbasa

Arbilgo koba

Urtiaga 2 eta abar