Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2018

Agiro eta Sesiarte (ez da giro, sasiartian)

Imagen
Julen Uralita-kin (Aperri hemendik aurrea) jarri nun hitzordua, bihar 8tan garajeko atian parian. "Noa junber diu?" Aperrik. "Sesiarte ta Agiro ingurura" erantzun nion. "Eztixkit ezautzen, pena merezi al die?"  galdetu zidan. "Hoixe baietz! Duda ite al dek?" . Horrela ba, puntual puntual juntau giñan garaje parian. Hamaiketakua ekarri ote zun galdeu nion eta ezetz esan zidan, ordun Ogiberritik pasa giñan ogi koxkor bat, enbutido pixkat eta txokolate tableta bat erostea. "Zakua bete berra ziok!" . Behin erosketak inda, Endoia aldera abiatu giñan kotxian, baña Txitxarroa allau aurretik akordau nitzan... "Hostia!! Botak garajian laga dixkit ahaztuta!" . Berriz buelta. Botak hartu ta dida Endoia, guainguan arazoik gabe. Hasieratik bidia lokatzez beteta zeon. Itxura danez, basolanian jardun zian piñuak botatzen eta Sesiartea hurreratzen dan pista, izorratu egin zuten makinek. Gainera aurreko asteetan egindako euri jasek e