Agiro eta Sesiarte (ez da giro, sasiartian)

Julen Uralita-kin (Aperri hemendik aurrea) jarri nun hitzordua, bihar 8tan garajeko atian parian. "Noa junber diu?" Aperrik. "Sesiarte ta Agiro ingurura" erantzun nion. "Eztixkit ezautzen, pena merezi al die?"  galdetu zidan. "Hoixe baietz! Duda ite al dek?".

Horrela ba, puntual puntual juntau giñan garaje parian. Hamaiketakua ekarri ote zun galdeu nion eta ezetz esan zidan, ordun Ogiberritik pasa giñan ogi koxkor bat, enbutido pixkat eta txokolate tableta bat erostea. "Zakua bete berra ziok!". Behin erosketak inda, Endoia aldera abiatu giñan kotxian, baña Txitxarroa allau aurretik akordau nitzan... "Hostia!! Botak garajian laga dixkit ahaztuta!" . Berriz buelta. Botak hartu ta dida Endoia, guainguan arazoik gabe.




Hasieratik bidia lokatzez beteta zeon. Itxura danez, basolanian jardun zian piñuak botatzen eta Sesiartea hurreratzen dan pista, izorratu egin zuten makinek. Gainera aurreko asteetan egindako euri jasek ez zuten laguntzen. Saiatu giñen pistan gora tiratzen, baño gero eta okerrago zegoela eta eskuinera zihoan pista baten sartu giñen, nun aterako giñen arrastoikpe.


Argazkia penagarria da eta ez da ikusten nolako lokaztia zegoen, pena bat.

Pista berri hau pixkanaka Agiro aldera zihoala konturatu giñen, baina konturatzerako, goraka jarraitu beharrean beheraka jeisten hasi zen pista. Basora sartzeko momentua... beste behin. Pista utzi eta gure estiloan hasi giñen basoan gora, zuzen. Berdin zuen lokatzak, berdin zuen sasiak, berdin zuen behelainoak, berdin zuten txarrantxa-hesiak... Gu gora. Jim TNT-k zihoen bezela: "Y me da igual, todo me da igual..."
 

Aperri, erritmoa markatuz.

Berdin du sasiak.

Gu gora.

MuuuuuuUUUUU!!!

Batzutan erdi arrastaka, bestetan lau hanketan, behelainoak ere ez zuen laguntzen, baño iritsi giñen Agiro-ko tontorrera. Bukaeran dena haitza zen eta bustita zegoenez oso labainkor zegoen zati batzutan. Eskerrak egualdi ona egingo zuela esan zuten! Euri pixkat ere hasi zitzaigun, baina segituan atertu zuen.


Buzoia hortik eongo dek!

Azken pausuak tontorrera.

Listo! Guain bera jetxi ta Sesiartea.

Agirotik behera jeisteko, hituak jarraitzia erabaki genun. Hituak edo Aperrik zihoen bezala "bidarriak". Bideko harriak, klaro! Enao seguru euskeraz horrela deitzen dian eta interneten ez genuen informazio askorik aurkitu, baino ezta izen zatarra. Ba hori, bidarriei jarraituz kresta edo ertz dotore batetik egin genuen jeitsiera. Berezko bidetik, alegia.


Hitua edo bidarria, eztakinantzako mendian bidea markatzeko erabiltzen diren harripilloak dira.
Egualdi onakin beste istori bat da.
 
Bidarriei jarraituz errex joan giñen, laino artean bagindoazen ere. Halere kontuz ibili giñen haitzak bustita baitzeuden zati batzutan. Pixkat beherago haitzak bukatu zirenean, belardi-baso moduko batera atera giñen eta bidean behera gindoazela, hara nun billatu nun 20 euroko billete bat! "Aibadioss! Hemen 20 euro zauek hi!" esan nion Aperriri. "Argazkiya ateaber ziot, bestela etziguek sinistuko!". Total, argazkiya ateratzeko hurreratu nintzanian aldamenian 10 euroko beste billete bat billatu nun. Ez zitzaigun negoziyo txarra atera goiz hartan. 15na eurokin etxea.


Billetiak blai zeuden, baino ez dute baliorik galtzen.

Mi tessssorooo.

Aperri! Hamaiketakua irabazi diu!

Dirua billatu aurretik aipatu, okerreko bidetik jeisten hasi giñela. Eskerrak buelta ematia okurriu zitzaigun! Okerreko bidia halare, politta zan.


Okerreko bidetik.

Behin Agiro ta Sesiarte artian daon lepora iritsita, berriz gora egin genuen, oraingoan Sesiartera igotzeko asmotan. Esan beharra dao, bai Agiroa bai Sesiartea iyotzeko, bidia oso deserosoa zela. Denbora guztian makurtzen, sasiekin borrokan, hanka nun sartuko (zulo mordoa daude eta asko ezkutaturik edo belarrak estalita) adi-adi. Bestalde, egia da guk geure bide alternatiboa egin genuela, baina bide "onak" ere nahiko deserosoak dira. Agian hori da mendi hauen xarma.


Sesiartera bidean, bidetik at.

Nere beste argazki penagarri bat.

Hau ere borroso, objetibua lurrunduta edo...

Aperri egurrian, barkatu argazkiengatik.

Sesiartera basotik barrena zuzenean igotzen hasi bagiñen ere, bukaera xamarrean berezko bidea aurkitu genuen eta zailtasunik gabe iritsi giñen tontorrera. Portzierto, bidea pintura urdiñarekin dao markauta, norbaitek egunen baten jun nahi badu... Tontorrean hamaiketako express bat egin genuen, ez baitzegoen giro.


Aperri ondo irabazitako bokadilluaz gozatzen.

Ni ere gosetuta.

Tontorreko argazkiya.

Tontorretik jeisten bide normaletik hasi giñen, baina 50 bat metro aurrerago, eskubitara dagoen basoan behera jaitsi giñen. Aurretik ezagutzen nuen ertz bat egiteko. Komenigarriagoa eta politagoa da eguraldi onarekin, bistak etabar daudelako. Baina ez dauka aparteko zailtasunik. Jarraian postureoko argazki batzuk.


Postureo 1

Postureo 2

Natural 1

Natural 2

Azkeneko ertza 1

Azkeneko ertza 2

Behin azkeneko kresta edo ertz hontatik atera giñanian, basoko pistan behera jeitxi giñan, baño makiñek izorratu zuten lekuraino iritsi giñenean, berriro ere pixkat desbideratu giñen beste pista batetik hasi giñen jeisten. Pista hau amaitu zenean, zuzenean piñu artetik behera jeitsi giñen eta porlanezko pista batera iritsi giñen. Kotxia handik 100 metrora zegoen aparkauta, uste baino askoz hurreo.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Urbasa

Urtiaga 2 eta abar

Arbilgo koba