Castillo de Acher elurretan eta Ibon de Acheritora saiakera

Castillo de Acher, mendi kuriosua da.

Zumaitik 5 lagun atera giñan pirineo aldera. Motxa, Ibaieta, Xanbu, Abel ta ni. Selva de Oza-n beranduxeago, Telmo eta Zuhaitz elkartu zitzaizkigun. Los 7 magníficos elkartu giñen, kamiño bazterrean dagoen txabola baten afaltzeko. Txabola hau, aparkalekutik 100 metrora gelditzen da, beraz bertan afaltzeko eta zerbeza batzuk hartzeko leku perfektua da. Xanbui etzion grazi askoik egiten, baño bueno, arrazoi pixkat ere bazekan, Sua piztu orduko kez bete zen txabola (halare ke guztia ez zen suarena bakarrik) eta sutondotik aparte kriston hotza egiten zuen. Horren adibide ziren, errepide bazterreko ur-jauzi izoztuak.

Ur-jauzi izoztuak errepide bazterrean

Argazkilariak, jo ta su dena dokumentatzen.

Afaitan.

Sutondoan berotu nahian.

Larunbat goizean, 7:30tan uste det gelditu giñala, baiña zakuko goxotasunetik ihes egitea zaila izaten da. Oraindik eta zailago, gure kasuan bezela, gau guztian furgonetako atea gaixki itxita egon zenean. Goizean 6 gradu zero azpitik markatzen zuen furgonetako termometroak. Halare, "Mekauendioss!" eta "Moituaiii!!" batzuen ondoren, 8:30-9:00k aldea martxan jarri giñan zazpikotia.

Oza-ko zubia pasa ta segituan eskubirantz hartu genun, basoa gurutzatuz altura irabazten hasteko. Ez zen denbora asko pasa erropak kentzen hasi giñaneako, hori bai, hanketako behatzak berotzen gehiago kostau zitzaigun.
Hasierako zati hontako argazkik ez dakat.

Behin basotik erten giñanian, txabola edo refugiyo baten onduan in genun aurreneko deskantsua. Txokolate pixkat jan, sugusak ere bai, nahi zuenak "zerbait" erre... Betikua. Deskantsuan geundela, pare parian gelditzen zitzaigun segidan igo begar genun pala. Horrela ba, raketak txabola zahar hortan uztea erabaki genun. Lenore, nahiko pixatzen diu ta!


Hasieran errex.

Gero burumakur.

Xanbu ta Motxa, jo ta su.

Bazan arnas-hotsa!

Termo-re kontzentrauta, barkatu TeLmo.

Gutxi faltaiyu mutillak!

Esan beharra dao Abel atodaostia igotzen zala, sasoiya soberan dauka mutil honek. Pala gainditu genuenean, bigarren deskantsua egin genuen eta horrela denok berriz elkartu giñen, aldapan gora bakoitzak bere erritmoa segitzen dugulako. Ezinezkoa da Abel-i jarraitzea. Deskantso ona izan zen hau ere, jan, edan, erre... Edozein tabernatan bezela. Behin indarrak hartuta, tontorreraino paseotxo bat gelditzen zitzaigun eta belaxe egin genuen.






Behin denok gailurrean elkartu giñenean, la artillería pesada atera genuen. Urdaiazpikua, txoixua, gazta, menbrillua, galletak, atuna, txokolatia... Berriz urdaiazpikua... Ta akordatzen enaizen gauz gehio.








Badakiiiit!!! Taldeko argazkiya falta daaaa. Baño esan beharra dao guaindik rebelatzen ai diala, Fotosmertxe itxi zutenetik ez dao ganoraik argazkiyak rebelatzeko.

BIGARREN EGUNA (Ez dago argazkirik)

Zapatuan berandu erten bagiñan, igandekua eztakit zertzan. Goizian esnau, gosaldu eta martxan hasteako 10:30k izango zian gutxienez. Baña bueno, intentziyua buelta txiki bat itia zan asike itxuraz ondo atera giñan.

Hori bai, gure defentsan esan behar det, aurreko gauian guardiazibilak "Selva de Ozako" parkiñetik bidali ziguela (berez debekauta omen dao han lo itia) eta Gabarditora igo behar izan genuela afaldu ta lotako.

Motzian kontauko det igandekua. Hasieran danok batea hasi giñan oiñez, elkarri itxoiten, etab. Aurreraxeago bide okerretik gindoazela eta atzera egin genuen pixkat eta berriz goraka hasi giñanian etorri zan desmadria. Zuhaitz ta Motxa aldapan gora zuzen (haitz batzun ondotik ez ziren leku ederretik ibili, gaiñera Motxa raketekin), Abel ta Xanbu, atodaostia huella irekitzen, eztakit noraino iritsi ziren eta tartean Telmo, Ibaieta eta ni, zirkoari begira. Azkenean Ibaieta ta ni zuzen jeitxi giñan (bestien harabera gaizki, elurra mugitzen entzuten baitzuten) eta belardi batean eguzkitan etzanda geundela, segituan elkartu zitzaizkigun gañontzekoak. Total iñor ez zela iritsi Ibon de Acheritora. Hurrengorako han egongo da!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Urbasa

Urtiaga 2 eta abar

Xanbu-n txabola