Kaixo!

Kaixo mendizale! Blog hau ni eta nire lagunen mendi irteeratako "kronikak" argitaratzeko sortu dut. Ez dakit zenbat iraungo duen, hasiera baten ilusioz ekin badiot ere laster aspertu naiteke, hori denborak esango du. Esan beharrik ez dago sarrerak guztiak euskaraz idatziko ditudala, baiña erdarakadak ere azalduko dira noski, ke kojones! Hau ez da euskaltzaindiak babestutako blog bat, beraz kaleko euskera edo euskera zikiña ere sarritan izango dira blog hontan, oixe baetz! Y lo sabes. Enaiz, ez idazle, ezta narratzailea ere, baño hasiera guztietan bezela gogoik etzait falta. Gainera espero det lagunek ere noiz behinka esku bat botatzea, argazkiak pasatzen, sarrera bat idazten, blogerako ideiak botatzen, kritikatzen, irakurtzen... Portzierto, kritika konstruktibuak bakarrik onartzen ditut, bestelako kritikak badituzu, aurretik esango dizut: Segi porkulo hartzea!

Tristia da, baño agian iñork ez du irakurriko blog hau, eta ulertzekua da. Zeñek nahi ditu 4 gixajoren "abenturak" (abenturak jarri det guaio gelditzeko) irakurri?..............Kri, kri... Ba hori, ezagunen bat edo bestek, edo familiak edo lagunek edo Arrasateko hospitaleko "paziente" batzuk, nik zer dakit.

Bueno, besteik gabe, hau aurreneko sarrera danez ez det gehiegi luzatu nahi, beraz txorakeiak idazten segi beharrean bukatutzat emango det aurreneko sarrera hau.

Argazki bat jarri det, leku gehio okupatzeko. Refuge d`Estagnous.

Udan edo neguan, hotz ala bero, euritan, eguzkitan, elurretan... Guazenmendira redio!!!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Urbasa

Urtiaga 2 eta abar

Arbilgo koba