Entradas

Mostrando entradas de septiembre, 2018

Urtiaga 2 eta abar

Imagen
Batenbatek galdetu zian, ia mendira jutiai utzi genion eo ze. Ez idaztiak ez du esan nahi, moitzen ez geanik. Egiya esan, mendi buelta ederrak in diteu, abuztuan eta irail hasieran. Bestiak beste, Aizkorriko ertza eta Anboto. Aizkorriko kronika idaztia pentsauta nekan, baina mobilleko sd txartela izorrau zitzaiten eta argazkirik ez neukanez, ba ez itia pentsau nun. Ibaietantzat disgusto galanta, eskerrak Superrak errekuperau zixkigun argazkiyak. Eskerrikasko Xabier, baina honezkeo ez diat kronika idatziko. Berriz jun berko diau Ibaieta. Gaurkora etorriz, nere eskutan, Zulotoa izeneko liburu bat erori zan, guain dala gutxi. Liburu hau, gipuzkoa eta inguruko koben informazioz gainezka dago eta azkenaldian lurraren erraietan sartzea gustatzen zaigunez, ba... hemendik aurrera kobazulo, haitzulo edo leizezulo (bakoitzak nahi dun bezela deitzia) desberdiñak ekarriko diteu blogera. Mendiya utzi gabe noski. Gaur Keixeta ta biyok jun gea, kobazulo berri bat esploratzea. Urtiaga 2, Itzia