Urtiaga 2 eta abar

Batenbatek galdetu zian, ia mendira jutiai utzi genion eo ze. Ez idaztiak ez du esan nahi, moitzen ez geanik. Egiya esan, mendi buelta ederrak in diteu, abuztuan eta irail hasieran. Bestiak beste, Aizkorriko ertza eta Anboto. Aizkorriko kronika idaztia pentsauta nekan, baina mobilleko sd txartela izorrau zitzaiten eta argazkirik ez neukanez, ba ez itia pentsau nun. Ibaietantzat disgusto galanta, eskerrak Superrak errekuperau zixkigun argazkiyak. Eskerrikasko Xabier, baina honezkeo ez diat kronika idatziko. Berriz jun berko diau Ibaieta.

Gaurkora etorriz, nere eskutan, Zulotoa izeneko liburu bat erori zan, guain dala gutxi. Liburu hau, gipuzkoa eta inguruko koben informazioz gainezka dago eta azkenaldian lurraren erraietan sartzea gustatzen zaigunez, ba... hemendik aurrera kobazulo, haitzulo edo leizezulo (bakoitzak nahi dun bezela deitzia) desberdiñak ekarriko diteu blogera. Mendiya utzi gabe noski.



Gaur Keixeta ta biyok jun gea, kobazulo berri bat esploratzea. Urtiaga 2, Itziar inguruan dagoen Salbatore mendian kokatzen da zulo hau. Sarrera estua da, baina barruan oso formazio elegantiak ikusteko aukera izan deu. Hori bai, sarreran zeuden dozena erdi armiarmek, nere araknofobia ederki azaleratu dute, dedioss!! Haiek bitxuak, haiek!



Behin barrura sartuta, lasai ibili laike. Oinez in deu kobazuluan zatirik haundiyena. Barruan halare, fisura moduko leku batzutatik eta tetxu bajuko pasaera batzutatik pasa gea. Ezta errexa kobazulo bat, barrutik nola dan esplikatzia, baina argazkien laguntzakin saiauko naiz.

Guazenzuloa!





Hemen dator Keixeta.
Sarrera aldapan behera da, baina barruan ordeka bihurtzen da eta tetxua altua denez eroso ibili laike. Sartu ta segituan gainera, kata bat zegoen eginda, auskalo noizkoa. Suposatu deu Aranzadikuak ingo zutela, bere garaian ia ze animali edo giza-taldek erabiltzen zuten koba, jakiteko. Guk aurrera segi deu, inportantzi gehio eman gabe. 

Barruraxeago, estalagtita, estalagmita eta zutabe ugari zituen galeri batetik pasa gara. Ikusgarriak dira bertako formazioak eta esan beharra dago, nahiko ondo kontserbatuak zeudela. Ia horrela jarraitzen duten, urte askotan.








Barruro sartuta, haitzuloetako hartzek, ibernatzeko erabiltzen zituzten zulo batzuk daude. Etzen giro izango hemen barruan, garai hartan. Batez ere, udaberri aldian, gosetuta esnatzen zianian.

Segidan, galeriak beheruntz jarraitzen du. Beheruntz doala, ezkerreruntz biratzen du aurrerago eta behin jeitsita, eskubitan fisura mouko zulo batetik sartu gera. Zatirik interesgarriena hau izan da. Aurrena gora, gero estugune bat, gero makurtu egin behar, berriz behera, gora, ezker, eskubi... eta horrela. Ez dira metro gehiegi izan, baina koba hau ezezaguna genuenez, asko gustatu zaigu.














Bideo batzuk ere grabau diteu.














Handik, galeria printzipalea bueltau gea eta aurrea jarraitu deu, baina metro gutxi batzuta, bukaerara allau gea. Keixeta saiatu da zulo txiki batetik sartzen, baño ez du oso argi ikusi jarraipena. Gainera gero tiraka atera ber izan det ixkua.

Honeaño alleatu gea.
Buelta arazoik gabe in degu, galeri printzipalak ez baitu zailtasunik. Urtiagatik atea eta Arbilgo koba erakutsi diot segidan. Hortarako kotxia hartu ta Lasturrea jun gea.









 Arbil aski ezaguna danez blog hontan, enaiz txapada ematen asiko. Argazki batzuk eta bideon bat ere grabatu diteu bertan eta hoiekin nahikua izango dala pentsatzet.








 

Bukatzeko, Lasturko harrobi inguruan dauden Ugarteberri 1 eta 2 kobak bixitatu ditugu, baina hauek presaka egin ditugu. Lagun bat gehiore ia gehitu zaigu ekipoa.





Comentarios

Entradas populares de este blog

Urbasa

Arbilgo koba