Txindokiko aristan gortzen

Aspaldiko kontuak dia, Gortu-ko lagunekin Txindokiko kresta inber genula ta hamaiketakua gure kontu izango zala ta... Azkenian, beste bi lagun animatu zian gurekin Txindokiko mendebaldeko kresta edo arista egitera. Animatu edo atrebitu, gurekin ez baitao jakiteik.

Goizeko 9tan A3 ondoko Errotan gelditu giñan Zigor, Gorka, Motxa ta ni. Zigor eta Gorkak erronka polita zuten aurretik, Motxa ta ni krestan gora eramatia. Gero erakutsi zuten bezela, bi mendigoizale hauentzat ez dago eziñezkorik.

Horrela ba, 10k aldea Larraitzeko parkiñetik oiñez hasi giñan, Txindokiko bide normaletik. Aurretik, materiala preparatzen ai giñala, Saioa pasa zan. Honek ere Txindokira iyo behar zuen. Hori bai, bide normaletik juntzan, baño ez genun gehio ikusi. Neska honek eramateun ritmua eztao segitzeik!


Zigor ta Gorka materiala preparatzen
Bueno, ba bide normaletik pusketa on bat iyo ta geo (erdiya gutxigorabera), ezkerretara daon zelai baten gora hasi giñan. Aldapa latza dago, Tximista bidearen bixkia da aldapa hau. Laster kendu genituen txamarrak.

Bide normaletik, ttipi ttapa

Hauspua berotuta

Zigor ta Gorka krestan hasieraren billa, Motxa atzetik.
Arnasestu baten allatu nintzan aristaren hasierara. Hori bai, han haize prexkua ez, haize hotza zebillen. Berriro txamarra jantzi behar. Beste hirurak prestaketetan zebiltzanez ni ere hortan jarri nintzen. Botak kendu, katu hankak jantzi, arnesa, kaskua, etab... Profesionalen pare! Martxa hontan laster deu Gortu-kuen inbitaziyua.

Lehen planoan Kalimero eta atzean bere lagunak.
Txintxo txintxo, Zigor ta Gorkan esplikaziyo txikiya entzun genun. Zer egin, zer ez egin, soka nola eraman eta holako gauzak. Behin hori dana entzunda (entzun dana, baño ulertu gutxi), aristari eltzeko momentua allatu zan. Horrela ba, aurretik bidea irekitzen Gorka abiatu zen. Atzetik Motxak jarraitzen zion, bere soka errekuperatuz eta Zigor eta nere sokak txapatuz. Eta azkenik Zigor eta biok abiatu giñen, dena eginda geneukan. Noixean behin Zigorrek expres bat edo beste uzten zidan, eskalada errazteko eta bide batez nik jasotzeko.

Zigor ta Motxa aseguratzen.

Gure maixutako bat, Zigor.

Motxa lehenengo luzean jotake.
Zailtasun gehiokin batzuk eta gutxiyokin beste batzuk, alleatu giñan danok aurreneko bilgunea. Hura hotza egiten zuena han! Eskuak izoztuta iritsi nintzen, eta beste hirurak ere antzera zeuden. Behin denok aseguratuta, derrepente ekin zion Gorkak bigarren luzeari.

Aurreneko bilgunea edo reuniyua.
Bigarren luzearen hasierak inpresiyo pixkat (dexente) ematen zuen. Paretaren kanpoaldera atea behar zelako, gora egiteko. Hortaz aparte, etzuen aparteko zailtasunik. Laurok problemik gabe allatu giñan bigarren bilgunea. "Placa bonita" deitzen dioten plaka baten azpian zegoen bilgune hau. Euskeraz "Plaka Polita" izango da, auskalo.

Gorka Plaka politean gora.

Plaka polita gaindituta.

Motxa ere badoa.

Hori al huan dana?
Asuntua da, luze berdiñian sartu genitula plaka polita eta bukaera xamarrean dagoen IV+ diedrua. Diedrua baño lentxio, jeitsiera txiki bat egin behar zan, eta eskerrak Zigor ez zen urrutiegi joan. Bi aldetara amildegia zuen jeitsiera honek eta lotuta joan arren arreta guztia eskatzen zuen. Polliki polliki jeitsi nintzen. Behin jeitsita gero, diedro famosua tokatzen zan segidan. Hau ere zailtasun batzuekin baño atera nuen. Beste hiruren animuei esker.

Aupa Peaso, halako batian!

Ekipua gustoa.
Hemendik gora, errez joan giñen laurok. Halare oraindik beste luze bat egin genuen, baina denbora guztian laurok elkar ikusten giñen luze honetan. Ordurarte, elkarri orroka jardun behar izan genun, haizia zeolako eta ez giñalako elkar ikusten.


Azkenian bista onak eta belarretan Zigor ta ni.

Ia mutillak!!
Azkeneko bilgunia. Arista bukatuta.
Behin laurok bildu giñanian, Gorka sokatik askatu zan eta azken zatiya zemouz zeon ikustea jun zan. Nik katu hankak kendu nitun eta botak jantzi nitun berriro. Azkeneko zatiya errexa da, baño paso aereo batzuk dazkanez ba beste hirurok ensanblian jun giñan Gorkan atzetik, ikasteko edo... Danetik ikusi beharra dao, iñork eztaki noiz tokauko zaiyon ensanblian jun beharra eo halako korapilo bat in beharra eo eozer gauza. Ai ke estar preparaus!

Motxa ta Zigor nere aurretik ensanblian.

Erlabetzeko gurutzia.
Erlabetzeko gurutzetik Txindokiko gailurrera 5-10 minututan iritsi giñan. Guztira 3 ordu bota genituen aristan gora. Tontorrian, aurrena material guztiya jaso eta geo Motxak preparautako pintxua jan genun. Atun eta antxoilazko mokadutxoa. Gero derrigorrezko selfiya atea eta indarrak berreskuratu genitunian, Larraitzera jetxi giñan. Han zerbeza bat hartu ta etxea.

Aurrena dana jaso.

Tripak beteta gustoa!


Comentarios

Entradas populares de este blog

Urbasa

Arbilgo koba

Urtiaga 2 eta abar