Berriro Itxinan

Argazki askoik ez dazkatenez, motza izango da gaurko kronika. Gaur Irati animatu da, Itxinako barrenak ezautu eta printzipiyoz Axkorrigan-etik Lekanda-ra doan ertza egitera.

Kotxia Pagomakurren utzi, ta beti bezela Axularko begiruntz abiatu gea. Uste det gehiotan aipatu detela baño, Itxinan sartzeko pasabide paregabea da. Gainera goizean zeon egualdiyakin, harik eta hobia.

Deskantsatzeko aitzaki paregabia, ur trago bat.

Axularko begiya pasata, Supelegor aldera hartu deu. Bazebillen jende pixkat, egiya esateko. Supelegorrera iritsi aurretik, sima haundi bat bixitatu deu. Orro batzuk bota diteu, bazpare, batenbat han betik bazebilen ere, abixatzeko. Jarraian harri tiraka hasi gea. Iratik bere punteriyan erakustaldi bat eman du, bertan. Salto egin ez duenean... gustoa!

Jarraian, Supelegorretik 200 bat metrora daon kobazulo txiki baten sartu gea. Normalian lokatzez lepo egoten da koba hau, baina gaur lehorra zeonez ba... esploratu in behar! Etzeukan sakonera gehiegi koba honek, 40-50 bat metro edo.

Handik ateratzen ai ginela, Iratiri, kobako sapaian lehio berri bat ireki behar zuela okurritu zaio. Eta burukada batez, ia lortu du. Guain seriyo, ni iya kanpuan neonian, kolpe bat entzun det eta atzea beitu detenian, han zeon Irati lurrian ixerita eta burua arraskatuz. Ia ondo zeon galdetu diotenian, burutik odoletan hasi da eta segituan atera da kanpora. Klinex batzukin tapatu eta nahiko axkar lortu deu, hemorragia gelditzia. Handik 5 minutura, berriz martxan giñan.

Egoskorra izatia eta burugorra izatia, gauza berdiña ziala uste nun gaur arte. Bistan da ezetz. Eztakit zenbaterainoko egoskorra dan neska hau, baina burugorra? Seko burugorra, dedio!

Supelegor goitik-behera pasa deu eta zuzenian Axkorrigan aldera abiatu gea. Bidetik kanpo, geure erara, harri, sasi, zuhaixka eta abarren artetik. Nere orientaziyo onaren erakustaldia eman det, zati hontan. Nun eta Axularko begiaren gainian bukatu deun arte. Lekutan zeon Axkorrigain.

Bidetik edo...

Axkorriganea ez jutia erabaki deu eta zuzenian, Lekandaraino doan ertza hartu deu. Bidia oso entretenigarriya da, eskuak sarri ibili behar dia eta. Bai igotzeko eta bai jeisteko. Halare ederki moldatu da Irati, basahuntzen pare. Azkenian 5 ttonttor in diteu, bestien artian Atxular, Asparreta, Arranbaltza, Goitasun eta Lekanda.




Lekandatik Arrabara jeitsi eta bertan bazkai paxa in deu. Gero, erdi siesta, erdi sobremesa, ederki eon gea tripazgora etzanda. Harik eta lainotzen hasi, eta majo frexkatu dun arte. Handik aterpetxera, pare bat zerbeza hartu ta etxea. Juxtu Pagomakurrea iristen ai giñala, euriya hasi du, baina ez du gehiegi bota.

Axkorrigan, hurrengo bateako utzi deu. Horrela badakau Itxina bueltatzeko aitzaki bat.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Urbasa

Urtiaga 2 eta abar

Xanbu-n txabola