Hauek e pirineuak txuk!

"Ez al dek nahio Vignemalea o Tallonea o Hiru erregen mahaira jun?" Galdeu zian Urbano xarrak. Ta nik lehor lehor, ezetz esan nion. Egiya esan enekan gogo askoik mendi "haundi" batea juteko. "Iparraldea jungo gaituk, han e mendi earrak zabek eta...". Ta holaxe, txoakeiak lagata Bidarraira bidian abiatu giñan.
Egiya esan kotxia Erratzun (Nafarroa) aparkatu genun, baina bertara juteko errepide bakarra Bidarraitik (Baxe Nafarroa) pasatzen da. Gero enteratu giñan, bizilagun batek esanda, Erratzutik pista bat hartuz gero ere leku berera iritsi zitekeela. Bueno, total, batetik eo bestetik Sumusu-raino joan behar da kotxez, edo ez Sumusuko borda baño gorago dagoen parkiñearte. Guri behintzat kontuak hartu zizkigun bertako bizilagun batek, baserri eo borda parian aparkatzeatik. Barkamenak hemendik, ezta berriz pasako.
Baietz Peaso, "h"orko hori Alkaxuri dekela, earra ematen dek!

Asmoa, Irubelakaskoa edo bertakoek ezagutzen duten bezela Alkaxurira igotzea zen. Eta hasieratik aldapa pike pike baten sartu behar da. Hortako borda atzean dagoen pistatik abiatu ta 50 bat metrora ezkerretara doan bidetxur bat hartu behar da.
Urbano xarra tope, aldapan gora

Gogorra da hasieratik, baño eskubi aldera begiratuz gero, Itxusiko haitzak dauzkazu ia bide guztian zehar pare parean, bista paregabeak, iñundik ere. Hauek ere, gu aurrera gindoazen bezela, laster gelditu ziren gure kotaren azpitik. Bidean gora gindoazen bezela, batzuetan, kresta moduko batera irteten zen gure xenda eta bailararen beste aldea ikusten genuen. Gero buelta bailara hortatik egin behar genuen eta ondo etorri zen gerora erreferentzi batzuk edukitzeko.

Aurreaxio jun ezkeo, bi aukera geneuzkan edo xenda jarraitu edo ezkerrera desbideratu eta tontorra egiten saiatu. Bagenekien ez zela tontor nagusia eta beraz ez egitea erabaki genuen, bestela garo ta ote artian burrukan jardun beharko genuen. Bigarren aukera hau, normalian gure estilokua izaten da, baño zahartzen ai gea ematen dunez. Beheko argazkian agertzen den lepora, arazo gabe
Ezkerretara (ez da ikusten) utzi genuen tontorra eta atzean Alkaxuri
eldu giñen. Ni ordurako konturatua nintzen, gure aurretik jendea pasata zegoela. Ordubeteko martxan armiarma sarerik enuelako jan. Eta behin lepora iritsita ikusi genituen, bi pertsona iada tontorrera doan krestan sartuta. Guazen, Unai guazenmendira!

Lepua eskubiko aldetik pasa genun, beste aldera espero ez genun pareta baitzeon. Eta segidan baso batean sartu giñen xendari jarraituz. Pagadi ederra zen, baiño lehorra, seko lehorra zeon. Perretxikotako baldintza txarra izaten da lurra lehor dagoenean. Behintzat guainguan ez giñan perretxikota jun, asike guri bost nola zeon lurra. Lehorra eotia bentaja ta dana, hartaka gutxiyo zikindu giñan. Basotikan atea giñan eta zuzenian festara! Eeeee, barkau, krestara!

basotikan
krestara

Kresta tontorreraino zihoan eta ez zen batere aereoa, pauso bat edo beste eskuak jartzekoak baziren ere, nahi izan ezkero alternatiba zuten beti, ezkerretik edo eskubitik. Gu saiatu giñen bide originala jarraitzen, eta egia esan asko gozatu genuen bai bistekin (alde batera Itxusiko haitzak eta bestera Iparlako bizkar guztia) eta bai bidearekin ere. Alkaxuri edo Irubelakaskoa, errepikatzeko modukoa.

 







Alkaxurin hamiketako earra in eta gero, Akomendi aldea abiatu giñan. Baiña haiziak soiñu arraro batzuk ekartzen zixkigun noixian behin: EEEEEEHHH!!! AAAAAAARRRRGGGHHH!!! MEKAUENDIOSSS!!! SEGI BEITTIK!!! EEEEZZZ, GOITTIK GOITTIK!! AINTZINAAAAT!!!
Lau artzain artaldea gobernatu ezinik, baztandarrak ziren eta txakurrak etxian laga omen zituzten. Buelta pilla earra eman zituzten gure aurrian, ardi danak biltzeko, dediosss!! Hoidek sasoia!! Guk gure apurra jartzia pentsatu gendun eta bidetik pixkat desbideratu giñan ez molestatzeko.

Halako baten ematen du juntatu dituela danak.
Akomendira zuzenian igo giñan, zelaian gora, bidia nun zeon arrastoik ez genun ikusi ta... Behin tontorrian, bertan daon kanpaia jo, ura edan ta Gorramakilleaka abiatu giñan zuzenian. Baina berriz ere artaldia pare parian tokau zitzaigun, eskerrak artzaiak natualak zian eta eskubitik lasai pasatzeko esan ziguten. Itxuraz artaldia gobernatzia lortu zuten.

Gorramakillea 20 minutuan allau giñan eta Gorramendiko antenak ikusi genitunian, haraino ez jutia erabaki genun eta bigarren hamaiketakua iteko orduare bazala erabaki genun. Bi erabaki garrantzitsu.
Kotxia urruti (oso urruti) zeola ta, bueltatzeko bailarara zuzenian jeisten hasi giñan eta bidian kotxeko pieza sueltuak billatu genitun.
Parasola, egiya esan ondo etortzen zan itezun euzkiyakin
Radiadoria, hoztutzeko erabiltzen da baño hau izorrauta zeon.

Ba ematen dunez, 2010ian bi pertsona amildegiyan bera erori zian todoterreno batekin eta biyak bizirik atea zian! Bueno bat pronostico reservado eta bestia kontusiones leves. Hurrengo egunetan eztakit nola eboluzionatu zuten...
Hau ez da todoterreno batentzat lekua.
Horrela bukatu zun todoterrenuak, eztakigu ze modelo zan.

Todoterrenuak nola bukau zun ikusita, zuzenian jeitsi beharrian, bailarara jeisten zen xenda bat jarraitzea erabaki genuen. Biok urik gabe, euzkiya tope... Jeitxiera nahiko penagarriya izan zan, baño gero kariñuakin gogorarazten dian horietakua. Ordu eta erdi beranduo iristi giñan bailararen sakoneraino, han zubitxo batetik erreka pasatu eta kriston egarriya genuelarik, oinez beste ordu erdi egin ber izan genuen baserri batera iritsi giñen arte. Eta han ura eskatu ondoren, bertako etxeko andreak kanpoko iturritik ura lasai hartzeko esan zigun. Emakume jatorra eta eskualduna. Baserri hartakoa, munduko urik onena zela erabaki genuen.
Ze ona, egarria duzunean ura edatea. A ze felixidadia!
Eta behin nahiko (gehiegi) ur edanda, kotxera buelta. Oraingoan erdi porlanezko, erdi harri-txintxorrezko pista batetik eta aldapa askorik gabe. Hurrengo egunian Iparlara juten saitu giñan, baiño berandu esnatu giñala, Urbanok presa zekala, ni sasoirikpe neola, etab. Ez giñan alleatu Iparla, nahiko hurreratu bagiñan ere eta argazki gutxi atera genitun, horregaitik eztet honen kronika idatziko. Horregatik eta gogoik ematen ez ditelako. Hemen argazki batzuk (2 egunetakuak).















Eta ez ahaztu. Hauek e pirineuak txuk!!







Comentarios

Entradas populares de este blog

Urbasa

Arbilgo koba

Urtiaga 2 eta abar