Sarastarri-ko koba ta tontorra

Aspalditik neukan, Sarastarri-ra juteko gogua. Bueno, aspalditik... guain dala bizpahiru hilabetetatik behintzat bai. Horrela ba, Nadet eta Eliazar animatu dia, gaur goizian Lizarrustiko aterpetxetik hasten dan txangoa egitera.

Goizian goizetik, egualdi eskasa zeon eta mejoratzeko itxura askoik etzeukan. Baño Euskalmet-i atzo eguraldi ona enkargatu nionez, gaur etxian gelditzeko aitzakirik ez geneukan.

Kotxetik abiatu orduko, harrizko pista baten sartu gea. Zorionez etzeukan maldarik eta oinez erraz ibiltzeko modukoa zen. Eskertzen da, hasieratik aldapa bat igo behar ez izatia.




10-15 minutu pasata, hasierako pista estutu iten da eta paret baten ondotik jarraitu behar da. Zati honek Ruta del Cares ekarri dit gogora. Gogora ekarri dit baina ez da iñondik ere berdiña, hau askoz ere politto da.






Tunel txiki bat ere badauka bidexka honek. Aurrenengo aldapak gainera, tunela pasa ta segituan hasten dira. Bueno, tartian iturritxo bat dao baino geo segidan aldapa hasten da. Ordurako giharrak berotuta genitun, ta eskerrak.










Aldapakin batea euriya ere hasi zaigu. Euskalmet-en ematen dunez, eguzki gutxi dauzkate stock-ean. Aldapa uste baño motzagoa zen eta metro batzuk jeitsita, zubitxo batera eldu gea. Erreka gurutzatu eta beste aldapa bat igota, Lareo-ko urtegira iritsi gea.





Urtegia, ezkerreko aldetik, gurutzatu ondoren arrastoa galdu degu eta bidetik kanpo ibili gea momentu batzutan. Tamagotchy-ari (GPS-ari) eskerrak, konturatu gea gaizki gindoazela. Berriz, ustezko bidea hartu degunian, bidia bapatian bukatu in da eta sasiartian (eta euritan) pixkat aurrea in ondoren, buelta ematia pentsatu deu eta beste bide batetik igo gea azkenian. Tarte hortan, nere aterkiak bere buruaz beste egin du.








Nere aterkiaren azken argazkia, beti onenak joaten dira,

Azkenian, bide onetik gindoazela, hirukote batei galdetu dieu, ia Sarastarriko koba gertu geneukan. Eta hauek, baietz, 300 bat metrora zegoela. Hori entzunda, animuak biziberritu zaixkigu eta segituan iritsi gara kobaren atarira.




Aitzulora sartu gea, pixka bat esploratzeko asmoekin, baina sabaia momentu baten asko jeisten zela eta Nadet eta Eliazarrek kanpora ateratzea eta niri han itxoitea erabaki dute. Beraz, bakarrik joan naiz, aurrena ezkerreko "pasilloa" zearkatu dut, baina galeria batean 3 bide ateratzen zirela ikusita, etorritako bidean marka bat utzi dut, bueltako bidea asmatzeko.










Bueltako bidea bilatzeko marka hau utzi det.







Ezkerreko bidea, bere sakontasun guztian ikusi ondoren, bueltan nentorrela, aitzuloan familia bat sartu dela konturatu naiz. Baina hauek sarrera inguruan gelditu dira. Bueno, sarrera inguruan eta eskuineko pasabidean dagoen potzuzulo inguruan. Orduan, Nadet eta Eliazarrei etortzeko abixatu diet eta familia hori aldegin denean, bainu bat hartzeko ahalegina egin dut, baina barrabilletaño bakarrik sartu naiz, enuen barrabillik (literalki) barrurago sartzeko. Ura-k izozte puntua etzuen urruti.










Leizezulotik atea ta egualdi hobia zegoela aprobetxatuz, tontorrera igotzea erabaki deu. Gainera nahiko hurre zegoen eta 15 bat miñutuan igo deu azken zatia. Euskalmet-ekuak, ez dia fin ibili gaurkuan, baina momentu baten behintzat lainoak kendu dituzte eta argazki txukun batzuk ateatzeko aprobetxatu deu.











Bueltako bidia, presaka in deu, etxian bazkaltzeko zain geneuzkan eta... Gaurkuan betiko sopa ta ollaxkuan partez, entsaladilla rusa ta ollaxkua jan diteu, earrazkuak biyak ere!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Urbasa

Urtiaga 2 eta abar

Xanbu-n txabola