Xanbu-n txabola

"JAN DA LO - TARDEN ETXEA", argi ta garbi jartzen du txabolaren atarian. Ongi etorria emateko modu berezia da, bai jauna.
Tarde, Xanburen aitaren osaba zen, Gorbeiako artzaina. Eztakit zergatik deitzen zioten "Tarde", txabola eraikitzeko garaian behintzat, etzen berandu ibili. 

Xanbu, the boss.

Kotxetik oiñez, 15-20 minutu behar dia txabolara iristeko. Hori, permisua euki ezkeo. Bestela beste 20 bat minutu beherago dagon bidegurutze baten utzi ber da (Sesma, Maia ta nere kasua). Eskerrak Xanbu ta Lorek iyo ziguten goiko parkiñea.

Aurreneko egunian, nahiko berandu hasi giñan ibiltzen. Hamaikak jota atea giñan txabolatik (mantxurrianuen orduan) eta Supelegor aldera jutia pentsau genun. Normala zan berandu ateatzia, goizian Zumaitik atea, parkiñeaño hurreatu, handik txabola iyo, gauzak preparau eta eztakit zer gehio... Ba hori, tipo mantxurriano, eguzkiya txupatzea.

TTipi ttapa.

TTapa ttipi.

Xanbuk (eta Lorek ere bai!) ederki ezautzen ditu paraje hauek eta etzitzaigun asko kostau Arrabako zelaietara heltzea. Tartean aterpe ondoan dagoen iturrian ura kargatu genuen, egun luzea eta beroa baigeneukan aurretik.

Arrabatik Kargaleku aldera hartu eta belaxe giñen Itxiña-n, porfin itzal pixkat. Kontu kontari ederki juten gea, aldapa haundirik eztaonian. Halare, Itxiñako artzai txabola batera iritsi baño lehentxio, deskantsu tekniko bat egin genun. Pilak kargatu, maskuriya deskargatu (batemat ordurako dozena bat aldiz inda zeon) eta Pandillazo batzuk jan genitun.

Itzala.

Aldapaik ez.

Egun beroetan ibiltzeko leku aproposa Itxiña.

Zelai honek, inklinazio perfektua zeukan.

Bertan gelditzeko moukua.

Malaosti arpei hori, hanka kargatzen hasi zitzaitelako izango da.

Artzai txabolare atzian utzita, Supelegorrera zenbat denbora geneukan eztabaidatu nun Xanbukin. Nik orduerdi eo 40 miñutu esaten nun ta beak ezetz. Gaixki dao nik esatia, baño usten det asmatu in nula.

Halare, Supelegorrea iritsi aurretik, sima haundi bat ikustera jun giñan. Eztakit zenbat metroko sakonera dakan, baño harri bat bota ta nunbaiten jotzen duen arte, segundu batzuk pasatzen dira eta inpresiyua iten du.



Simatik Supelegorrera, 15 minutu daude. Behin kobazulora sartuta, freskura ederra somatzen zan bertan. Argazki zaparrada ederra bota genun barruan. Argazkiak atera ta gero, 3 mutilok beste irteera batetik atera giñan, bitartian, beste irteera berri bat topatu genuelarik. Baina irteera hontan arrastaka ibili beharra zeola ta beste bateako utzi genun. Badakau beste behin bueltatzeko arrazoi bat.













Hemen gatoz bueltan.

Supelegortik Axularren begira jun giñan eta bertan bazkaldu genun. Han aukera baitzeon, nahi zunak euzkitan edo itzaletan ja(r)t(z)eko. Hemen ere, nola ez, argazki gehio, "eske gero ondo etorriko zaixkizu blogeako", ba egiya esan bai.










Axularren begitik pasa ta buelta Itxiñako pareten azpitik in genun, hau da, kanpoaldetik baña Pagomakurreraño jeitxi gabe. Axular eta Arraba arteko zati hontan, Lore fin ibili zen, bidarriei kasu iñez eta bide onena aukeratuz. Bidian, deskantsu bat edo beste ere in genun eta aprobetxatuz, batematek maskuriya hustutzen jarraitu zun, ordurako Itxiñako zati haundiyena beria zan. Lurraldia behintzat ondo markatuta utzi zun.

Bazkalostian, aldapan gora eta ite zun euzkiyakin, eozein iyotzen zan, deskantsatu gabe...






Halako batian iritsi giñan Arrabako aterpetxera. Ni iturrira ura betetzera jun nitzan bitartian (eske bestela botilak 4 eurazo balio ditu ??????????-ren esanetan eta gañea berua!), bestiak edateko zerbait eskatu zuten.

Ze gaixki sartu zitzaiten kokakola hura!! Puff!! Ordurako xixko inda geunden, ni behintzat bai.



Sireno gaxua.

Uretatik kanpo, ezin bizi.

Aterpetxetik txabolara juten, gutxigorabera, orduerdi tardatu genun. Hemen ez dago zer kontau haundirik, zerbezak hotzak zeuden ordurako (ez nahi bezain hotzak, baño izozkailuan sartu ta kitto) eta bla bla bla. Xanbuk egurra moztu, Maia ta Lorek entsalada preparau, Sesmak sua pizten lagundu, nik... eeemmmm... nik... eeee... nik, batzutan hauspuakin lagundu nun.









Kaxiano legend.

Afalostian kriston gau-girua zeon, zeru izartsua, haizerik ez, tenperatura ona... "de gala" eoten zan. Gainera izar iheskorrak zeuden. Beste laurek ez omen zuten bat bera ere ikusi. Kaxianok berriz 2 garbi eta hirugarren bat begi ertzetik. Hortako esterilan etzanda egon nintzen goxo-goxo. Hain goxo, ke Lorei manta bat eta almuada eskau ta bertan in nun lo, zaldi ta behi artian. Etzian gehiegi hurreau.

Hurrengo goizian, Maia izantzan esnatzen aurrena. Kriston atesoñua atea eta azkenian lehiotik erten zan. Sesma ere laster atea zan, Maiak esnatu ziola ta, gizajua erdi lo oaindik. Laster hartu zun lo, nere ohean, zelaian.












Lore ta Xanbu ere laster esnatu zian. Hauek behintzat, pertsona zibilizatuak bezela, atetik erten zian. Gosaldu ta gero Lorek, lagun berri bat topatu zun. Maian harabera, zaldi aktoria, flekilluagatik. Hasieran izua zan (bueno izuak zian, bai Lore ta bai zaldiya) baña bukaerako earki moldatu zian, eskutik ere jan zion, ogi koskorren bat.




Igandeko plana, Mairulegorreta-ko kobak bisitatzea zen eta han abiatu giñan. Hasieran Xanbuk duda batzuk izan zituen, urte asko pasa baitzian azkenekoz etorri zala. Nik pixkat xaxatzen nion arren ederki mantendu zuen norabidea. Ordubete inguru ibili ta gero kobazulo bat aurkitu genun, baña etzen guk nahi genuna. Sarreran barroterik ez zuelako. Baña mahai bat zuenez bertan geratu giñen eta nik leizean aurrera esploratzeko aprobetxatu nun. Ez nintzen oso urrutira joan 50 metro inguru. Koba 2 norabidetan banatzen zen eta bakarrik nengonez, bestiengana bueltatzea erabaki nun.




 



Kobazulo hura utzi eta Mairulegorretakoen bila abiatu giñan segidan. Xanbuk aurrerago zela uste zuen, baiña guk bidezidor bat ikusi genuen goraka zioana eta ikustera joan giñen. Eta taka! Maialenek aurkitu zun azkenian. Gero etxian beitu nuenez, hasieran eon giñan koba hura Mairulegorreta 2 zen.

Oraingoan ordea ez zegoen dudarik, barroteak zituen eta barruraka kaltzada erromatar itxurako bide bat zihoan. Barrura sartu eta sekulako koba zen, hemen ere argazki batzuk atea genituen. Hori bai, pintadak eta zikinkeria nonahi zeon. Hurrengorako utzi deu zer esploratu.









Handik erten eta presaka despeditu nintzen, familiko bazkaiya nuela ta korrika jeitxi nintzen kotxeraiño. Eztakit zemouz moldatu zian baño argazki hau ikusita ederki asko esango nun.


    Eskumiñak danoi!!
Edo hankamiñak!!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Urbasa

Arbilgo koba

Urtiaga 2 eta abar