Aizkorriko kresta pufo

Hasierako plana pirineota jutia zan, baño ostiral eguerditik aurrea egualdiya kaxkartzen hasi ber omentzan ta horreatik B plana aurrea ateatzia okurritu zitzaiten. Aspalditik neukan plan hau buruan, baño kresta honen zati guztiak eginda banituen ere dena segidan enuen sekula egin. Eta okerrena zen, oraingoan ere enuela egingo, baño nik enekien ordun.

1. EGUNA:

Horrela ba, ostegunean Arantzazutik abiatu nintzen 13:10ean. Bokadillo xastar bat bazkalduta.
Urbiara, hobeto esanda, Urbiako fondara iristeko, ordubete behar izan nuen. Kotxea, hurrengo egunerako, beheko parkiñean utzi nuen eta parkin batetik bestera 10 miñutu daude, ez da broma.

Baguaz Arantzazutik Urbiara.
Ixku bat basoan.

Urbiako fondan ur trago bat hartu nuen, gero Aizkorri aldera abiatu beharrean, eskubitara doan xenda bati jarraitu nion. Xenda hau aurrerago, Urbiako pistarekin juntatzen da, gero ordea berriz bere bidea egiten du. Eta honelaxe, ttipi-ttapa iritsi nintzen eguneko lehen tontorrera. Tontorra deitzea iual gehiegi da, baño buzoi bat eta bertan izen bat zeuzkanez, nik tontorra deituko diot. Azkiola (1207m), izena zuen "ttonttor honek". Buzoi dotorea eta originala dauka, frontoi bat.

 Nik beti botatzen ditudan metroak, bertako buzoietan azaltzen direnak dira, badakit asko gaizki daudela neurketa berrien arabera, baño berdin zait. Buzoiak han goian egoten dira beti, neurtu zituztenak ez.

Bi ordu oiñez eta oraindik Azkiolan.

Azkiolatik aurrera jarraitu nuen San Adrian aldera, apenas jeitxi behar da aldaparik, ez baitu tontor bat ematen. Hortxe zegoen buzoi bat, zelai baten erdian. Bueno, Azkiola utzita... San Adriango tunelera iritsi aurretik, galtzada erromatarra jarraitu nuen, bidea kuriosoa da, batez ere, udazkenean. Galtzada erromatarra iturritxo baten parerarte jarraitu nuen. Iturritxo haren ondoan, kartel batek "ARATZ 3,2km" markatzen zuen. Nere eguneko lehen helburu haundiya. Eta bertan, ura edan eta indarrak bildu nituenean goruntz abiatu nintzen, ordurako 15:35 ziren.

Galtzada erromatarra
Indarrak batu, ukabillak altxatu.

Aratz mendian 2 aldiz egonda banegoen ere, berriz engañatu ninduen. Basoan gora lasai nindoala, 20 miñutuan basotik atera nintzen eta "tontorra" bertan zegoela ikusi nuen. Ordun, nahi gabe, martxa bizitu nuen, baña gora iristean akordatu nintzen aurreko aldietan bezela, golazo ederra sartu zidala mendi honek. Oraindik, bide erdia ere enuen egin eta aldapa gogorrena falta zitzaidan. Hortzak estutu eta aurrera.

Masailak gorrituta, a ze berotua!
Azkeneko aldapa, ufff!

Kostata, baño azkenean iritsi nintzen tontorrera. Aratzeko tontorra baño lehen kresta zati bat dago, lasai asko ekidin daitekeena. Baño nire helburua kresta guztia egitea zenez, goitik pasa nintzen. Tontorrean, bazkari merienda moduko bat egin nuen, San Adrianera jeitxi aurretik.

Bista ederrak daude bi aldeetara.

Asmua 16:00tan alleatzia zan tontorrera.

Igo nintzan bidetik jeitxi beharrian, beste bidetxur bati jarraituz hasi nintzan jeisten, eta bidean beste ttonttor bat igo nuen, nahiko eskura gelditzen zitzaidalako, Argorri edo Gatzarri (1313m).

Buzoia baldin badu, baliyo du.

San Adriango kobara jeitxi nintzenerako 17:20 ziren eta eguzkia 18:00tan sartzen zen, neguko kontuak. Bakarrik nengoenez, ilundu aurretik Aizkorriko refugiora iristea zen nere plana. Beraz, kobazuluan legezko argazkiya atea, iturriyan ura hartu eta Aizkorrin gora abiatu nitzan.


Euzkiya ixkutatzen eta ezkerretara Aratz.

Zenbat buelta, argazki hauek ateratzeko...

Aizkorrira iristen.
Azkenian 18:30k aldea allau nitzan Aizkorriko refugiyoa. Haize zakarra zebillen goian, baño enitzan argazki gabe geratu.




Gero refugiyoa jeitxi nitzanian, beste bi lagun iritsi ziren bertan gaua pasatzeko asmuakin. Pako (69 urte) eta bere hiloba Ander (24 urte). Behintzat nik uste nuena baño gutxiago aspertu nintzen, eta batera afaldu genuen, jende jatorra. Hori bai, 9tako hirurok lotara.

Argazkia falta da.

2. EGUNA:

Gau haizetsu baten ondoren, iritsi zen egun haundiya! 6:40 jeiki nitzan, bizi-bizi gosaldu nun, motxila preparatu... Pakorekin despeditu (Ander lo zegoen oraindik) eta refugiyoko atia zabaldu nunian... Hezurretaraño sartu zitzaidan haize bolada bat, hotza egiten zuen, lainotuta zegoen eta haitzak bustita. Adios, Aizkorriko krestari gaur ere.

20 metroko ikusmena bakarrik zegoen.

Mendi bat igotzea edo rutaren bat burutzea baño askoz inportanteagoa da buelta ematen jakitea. Baten batek "kobarde" deituko dizu, baño jakin egin behar da arrixkua baloratzen.

Horrela ba, erdi ilunpean, lainopean beheraka jeisten hasi nitzen. Lasai lasai jeitxi nitzen, argazkiyak atea (giro eskasa zeon baño bueno...), piñu bat landatu... Batzuetan egualdiyak argitzera egiten zuen baño segituan sartzen zen berriz ere lainoa.






Urbiako fondara jeisteko 2 ordu tardatu nituen, esanda bezela lasai, oso lasai hartu nuen jeitsiera. Fonda itxita zegoen, kanpoan kartel bat jartzen zuen "abenduak x-tik (tatxauta zeon zenbakiya) aurrera astebururo irekita". Halare, jatekua soberan neukan motxilan eta laster arindu nuen motxilako pixua.

Fonda itxita, motxila ez.
Tripa beteta, Arantzazura 40 miñutuan jeitsi nintzen, hori bai bidean euria hasi zen baño laister atertu zuen, eskerrak! Gero, denbora nuenez, Arantzazuko elizan sartu nintzen, bizian lehenengo aldiz. Errezatzen ari zen tipo bate "quitate el gorro", esan zidan. Nik bixera kendu nuen, argazki bat atera ta martxa. Enaiz eliza askotan egon, baño Arantzazukoa desberdiña da, merezi du ikusteak.

Erdi erdian Arantzazuko ama, batzutan buelta ematen du.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Urbasa

Arbilgo koba

Urtiaga 2 eta abar