Ugarteberri 1 eta 2 + Salbatoreko kobak

Espeleologo sukarrak jota gabiltza azken aldian. Nahikua izaten haitzulo bat bixitatzia, beste edozein haitzulo exploratzeko gogua pizteko. Oraingoan Olaizola, Motxa, Zigor ta ni jun giñan. Izenburuan jartzen dun bezela Ugarteberri 1 eta 2 kobazuluak bixitatu genitun eta ondoren Salbatoreko koba.

Earra ekipua.

Ugarteberriko haitzuloak, lasturko harrobiaren pare-parean gelditzen dira. Ugarteberri 1-ek bi sarrera (edo irteera) ditu, baina komenigarriena, harrobia pasa orduko dagoen langaren pareko sarreratik hastea da, eta baita sokak manejatzen dakien norbaitekin joatea ere. Gure kasuan Zigor etorri zen, eta eskerrak, bera gabe ez baikenuen askorik ikusiko.

Ba esandako sarreratik sartu orduko, (sarrera handia da, 4 metroko altuera eta 1,8 metroko zabalera du) aldapan behera hasi giñen jeisten. Sarrera inguruan lokatz asko zegoen baña barrurago joanda ez zegoen apenas. 40-50 bat metro barruraka egin genituen eta Zigorrek rapel bat montatu zuen, parez-pare geneukan zulora jeisteko.






                  



11 metroko rapel hau zen haitzulo honen zailtasun guztia. Ondoren, behealdean potzu txiki bat pasa eta bi pasillo ireki zitzaizkigun, Zigorrek bazekien komunikatuta zeudela eta berak esanda bezela eskuinetik joan eta ezkerretik bueltatu giñen. Behin buelta hau eginda, kanpora atera giñan.

 Bilatu deten informaziyuan harabera, haitzulo honek 198 metroko garapena eta 11 metroko desnibela ditu.

Ugarteberri 2-ren sarrera, bestearen irteerari pegatuta dagoela esan daiteke. Hau Zigorrek ez zuen ezagutzen eta exploratzera sartu giñen. Kobazulo hau, zig-zagean barneratzen zen, baiña metro batzuk aurreago estugune baten bukatzen zen. Portzierto estugune hortan Zigor bakarrik kabitzen zen.






Ugarteberriko kobetan ezer gehiago ez zegoela eta Salbatore aldea jun giñan. Hau A-8 autopistaren alboan dagoen haitzulo bat da.



Koba hontan sartu orduko, galeria haundi batean aurkitu giñen. Hemen aurrera jarraitzeko 2 soka zeuden prestatuta (paret txiki bat igo behar bait zen), Zigorren yumareak erabiliz igo giñen.










Pare bat argazki xelebre atera genituen, aurrera jarraitu aurretik.



Eta barrurantz segi genuen. Haitzulo hau, Ugarteberrikoak baiño ikusgarriagoa da, askoz ere forma eta textura gehiago bait ditu.



Aurrerago beste soka bat aurkitu genuen, zintzilik oraingoan. Motxa ta ni ziñez saiatu giñen yumarrekin sokan gora egiten, baiño alperrik izantzan. Ez giñen kapaz izan gora igotzeko. Horren partez beste bide batetik igotzen saiatu giñen baño hemendik ere huts... eta behera.


Olaizola eta Zigor igo ziren sokatik eta goiko galerian beste soka bat zegoela eta handik gora hasi omen zen Zigor baiño urrutiegi joan gabe.



Behin handik jeitsi zirenean, zulo estu baten behera, soka prestatu zuen Zigorrek. Aurrena bera jeitsi zen eta ondoren ni hasi nintzen jeisten. Baño zuloa oso estua zela eta... ni ez... ez nintzen atrebitu jeisten eta berriz gora egin nuen. Segidan Olaizola jeitsi zen eta gero Motxa. Motxa igo zenean, beste saiakera bat egin eta ni ere jeitsi nintzen. Zigor bilgune prekario batean zegoen lasai asko eta bere esplikazioen harabera, rapel "volau" batekin jeitsi zitekeen beheraino (soka iristen zen gainera) baiño kobazuloa hor nonbait amaitzen zela eta ez zuela merezi esan zidan. Jeitsita ere eztakit kapaz izango nintzen bueltan igotzeko.





Bilgune prekarioan ateratako selfia, momentuz blog-eko argazki txarrenaren sarirako hautagai potentea. Argazkia: Peaso.

Ba horrekin bukau genun Salbatoreko kobako exploraziyua. Guztira 2 ordu inguru egon giñen haitzuloan bueltaka. Eta aurretik Ugarteberri 1 eta 2-n 40 miñutu inguru.

Esperientzia polita eta larunbat goiza pasatzeko jarduera ederra izan zen. Eskerrikasko ekipo!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Urbasa

Arbilgo koba

Urtiaga 2 eta abar