Intzartzuko haitzetan

Aspalditik neukan inguru hau ezautzeko gogua eta igandeako kriston egualdiya iragarri zutenez, ba Porttu ta Urbanoi proposatu nien. Bueno, berez Urbanoi proposatu nion eta honek Porturi. Horrela ba, Urbano Zarautzen eta Porttu Oriyon jaso ondoren, Ataun aldera abiatu giñan, Intzartzuko haitz-en billa.

Ataunen sartu orduko, eskubitan gelditzen den parkiñean kotxia utzi ta Tamagotchi-aren (GPS-aren) zeiñuei jarraituz, laster hasi giñen lehenengo aldapean gora.

Kalbarioan gora.

Aldapa hau Ataungo hilerrian bukatzen zen, ondoren berriz, asfaltuzko karretera estu batetik jarraitu behar zen. Karretera hontan, kilometro bat inguru egin orduko, eskubitara zioan pista baten sartu giñen, Tamagotchi-aren aginduz. Eta orain bai mendian sartu giñela esan zitekeen.

Hemendik aurrea asfaltoik ez.

Pista hau zig-zagean altuera irabazten hasi zen, baina halako batean zuhaitz bati lotuta "Troskaetako koba" jartzen zuen seiñale bat ikusi genuen eta Tamagotchi-ak beste aldera markatzen bazuen ere gu basoan gora abiatu giñan, noa gindoazen edo nundik genbiltzan oso ondo jakin gabe. Baño halare gustoa.

Kobazulua hemendik eongo dek!


Kobazuloaren billa hasi giñen eta ez zitzaigun gehiegi kosta aurkitzea. Porttuk berehala billatu baitzuen sarrera nagusia.

Dudaik gabe, honek izan behar dik sarrera.

Txoakeiyak utzita, sarrera nagusia, eskubitara jun eta 50 metrora zegoen, altuera berdiñean. Bilatu dudan informazioaren harabera, haitzulo honek 1000 metroko garapena eta 70 metroko desnibela ditu. Aurreneko indusketetan gainera, hartzen hezurdurak aurkitu zituzten. Nik oraindik espeleo-sukarraren dezima batzuk nituenez, barrura sartzea proposatu nuen. Baiña Urbanoren frontal "exkax" batekin eta bi lagunak kanpoan utzita enintzen urrutiegi iritsi.

Troskaetako kobaren sarrera.

Hurrena bueltatzeko gogoekin atera nintzen.

Porttu Troskaetako zaindari.

Kobazuloa utzi eta berriz pistaraño jeitsi beharrean, zuzenean gora egin genuen, tontorra urrutiegi egongo ez zen esperantzan.




Behin, ertzera (krestara) iritsi giñenean, Aizkoate-ko tontorrera joan giñen aurrena. Han ur trago bat hartu eta ertz berdiñetik buelta egin genuen, oraingoan Intzartzuko haitza izeneko tontorreruntz. Ertz erraza da, ikuspegi ederra dauka eta oiñez nahiko eroso ibiltzen da bertatik. Halere, pausu bat edo beste, eskuak jartzeko modukoak dira.







Hauetako pasaera baten (nahi izan ezkero, bira bat eman daiteke bertatik ez pasatzeko), Porttuk eman zigun eguneko sustoa. Aurrena ni pasa nintzen eta hau atzetik zetorrela, 2 metro ingurutik erori zen haitz artera, erorketan zapatilla ere galdu zuelarik. Eskerrak harria baño gogorragoa den gure laguna eta berehala altxa zen bere kabuz. Gero Urbano aritu zen zapatilla berreskuratzeko, erreskate lanetan. Inguru horretan miñutu bat lenuo, postureoko argazkiak ateratzen ibili giñen.



Argazki hau aterata dagoen lekutik, Urbanoren oiñetara erori zen.

Bizkarra ondo berotuta baño pozik.

Sustoa oraindik gorputzean genuela iritsi giñen Intzartzuko haitzaren gailurrera. Hemen, hamaiketako ederra egin eta beherako bidea nondik egin genezakeen kalkulatzen hasi giñan.



Aurreko argazkian ikusten den ertzari jarraituz hasi genuen jeitsiera. Euriarekin ez da komenigarria hona etortzea, zailtasun berezirik ez badu ere, kontuz ibiltzeko lekua baita.









Urbanok jeisteko moduko kanal bat aurkitu zuen, baiña beheraka jeisten hasi zenean, harrizko paret bat zegoela ikusi zuen eta berriz gora... Hurrengo kanaletik jeitsi giñen. Hau belardi bat bazen ere, sekulako desnibela zuen eta eskuekin belarrari eutsiz eta hankak arretaz jarrita jeitsi giñen.




Argazkitan ez da hainbeste igertzen baño, desnibel haundiya zeukan kanal honek. Handik behera, baso bat gurutzatu eta baserri batera azaldu giñen (enaiz izenaz gogoratzen) eta baserri hartatik karreteraz, Ataunera buelta. 40 miñutuan kotxean giñen, igande goiza ere ederki aprobetxauta. Eskerrikasko ekipo!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Urbasa

Arbilgo koba

Urtiaga 2 eta abar