Astxiki eta Alluitz, ia erreskate ta guzti

Astxiki-ko gailurrean eta ezkerretara Alluitz.

Ostiral gabian enekan bate gogoik mendira juteko, baña Urbano-k zeoze inber genula ta... sekula etzala Alluitzea jun ta... pentsatu nun, nire aspaldiyan jun gabe neola ta... Hurrengo astian sagardoteiya geneukala ta... Ez nuela bestela ezer ingo gutxienez 2 astetan ta... Azkenian martxa! 8tan zipizapen.

Kostau zitzaigun majo Atxartea alleatzia. Egoskortu nitzan Mañariatik jun laike zala, hobeto esanda Izurtza-tik (Izurtza Mañaria eta Durango artean dagoen herri bat da, nik ezagutzen ez nuena, hortik 200 aldiz pasa izan arren). Hasieran asfaltuzko errepide baten gora abiatu giñan, gero porlan bide bihurtu zena eta azkenik harri-txintxorrezko pista batetik, antena moduko bat zegoen gain batera iritsi eta berriz behera. Oraingoan ordena alderantziz izan zen, harri-txintxorrezko pista, gero porlanezko errepidea eta azkenik asfalto maitea.

Porlanbidetik Mugarra horrela ikusten zen.

Kotxia utzi, motxila preparau ta han abiatu giñan Atxartetik 9k aldea. Urbano, oso adoretsu, galtza motzetan. Laister hasi giñan dudetan, bidia nundik izango zan "handik jendia ziak!" Urbanok, "bai, baña hoiek, eskaladoriak izangoituk. Hor paeta besteik etziok." erantzun nion. Horrela ba, aurrera jarraitu genun. Aurrerago aparkaleku txiki baten onduan, ezkerreruntz bidetxur bat ateatzen zan eta handik jutia pentsau genun, logika erabiliz.

Bertako fauna errespetatzea oso garrantzitsua da, 10 bat ohar hau jarri zuenari.

Hasiera xamarrean.

Hor X bat ziok! Ordun bertatik jungo gaituk (logikak hortik agintzen zuen eta hortik zen).

X-a zuen zuhatzetik gora abiatu giñen, beste pista desbideratzen ari baizen eta mendiak x-aren norabidean zeudelako. Aldapa gogortzen hasi zen hemen, baña halare erropa kentzen hasteko potroik ez genun euki. Haizea zebilen eta ez hegohaize epela, haize hotza.

Haize hotza zebilen...

Eta oraindik itzaletan geunden.

Astxiki eta Alluitz arteko lepora iritsi giñen ondoren. Puntu hontan ezkerrera Astxiki eta eskubira Alluitz gelditzen dira. Guk ezkerrera jo genuen, aurrenengo tontorra lehenbailehen egiteko asmotan. Astxiki izenez txikia da baña badu bere igoeratxoa honek ere.

Gora ta gora.

Ta gora.

Ez al da bukatzen eo?

Halako batian, nahi baño gehio kostata, allatu giñan tontorrea. Haizeak gogor jotzen zuen eta bistak ikusgarriak diren arren, argazkiak ti-ta batian atea ta martxa in genun. Halare esan beharra dao Urbanok bere astia hartu zuela kronika hau irekitzen duen argazki puska ateratzeko. Hemen jartzen det berriro.

Fotosmertxea eramateko moukua!

Bixigu arpei hauekin noa guaz?

Jun ai hara ta argazki bat ateakoit!... ta geo beak nei hobia atea.

Berriro lenoko lepoa jeitxi giñan jarraian, berriz igotzen hasteko, kasu hontan Alluitzera. Ordurarte ez genun jende askoik ikusi.

Guain eskubita, Mordor aldea.

Sauronen begia falta da.

Ez da eguzki izpirik sartzen Mordorren, laster izango ziren ordea, bertan bi orko.

Berriz goraka, oraingoan lehen baño igoera luzeagoa geneukan aurretik. Luzeagoa ta gogorragoa. Gure aurretik 3 mendizale ikusi genituen era kaxkarrean igotzen, "pedrera" baten gora nahiko leku eskasetik egia esan. Guk behingoatik bide normaletik ekin genion. Hau ere nahiko gogorra da eee.

Welcome to Mordor.

Astxiki atzian utzita baguaz.

Galtza motzetan gussstoa.

Hemen aldapa gogortzen hasten zen.

Eta ez zen bukatzen.

Hau aldapa hasiera zan.

Ez zen iñoiz bukatzen.

Postureo moment, igertzen da kaka eginda nagoela.

Nahiko (ta gehiegi) sufriu ondoren, azkenik iritsi giñen gailurrera daraman krestara edo ertzera. Okerrena eginda zegoen. Igoera guztia, haizetik babestuta egin ondoren, ahaztuta geunden ordurako, baina ertzean gora ederki jotzen zuen haizeak. Kontuz ibiltzeko lekua! Gailurrera iritsi eta argazkiak atera ondoren hamaiketakua egin genun. Haizetik babestuta geundela uste genuen baiña nahi zuenean guri ere ederki astintzen zigun haizeak.

Tontorra bertatik bertara.

Kontuz haiziakin!

Eskubitara zulo ederra dago.

Gutxi falta dek!

Atea zak azkar argazkiya, konjelatzen ai nauk eta!!

Komentaiyo gabe.

Nik bokaillua preparau bitartian.

Bengaaa, jan atuna! Burua hasteko ona dek eta!!

Tripa beteta lasai lasai jeisten hasi giñan, baña 100 metrore egin ez genitunean. Ohiu bat entzun genuen eta emakume bat bueltaka mendian behera ikusi genuen. Bi harriren artean geratu zen katiatuta, metro batzuk beherago 3 mendizale zeuden eta haiek berealaxe iritsi ziren emakumearengana. Guk uste genuen seko geratu zela, erorketa ikusgarria izan baitzuen, baiña suertea ere bai. Ez zuen kolperik hartu buruan eta itxura baten ez zuen ezer puskaturik. Pixkat jeisten lagundu genion eskutik elduta denon artean. Eta zuhaitz baten ondoan (leku seguruagoa zen) utzi genuen deskantsatzeko, bere lagunekin, pixkat mareatuta sentitzen baitzen. Ondo zegoela ikusi genuenean eta gure laguntzarik behar ez zutela ikusita, gure bideari jarraitu genion. Handik behera "akojonauta" jeitsi giñan erorketa ikusi genuen mendizale guztiak.

Goiko pertsona dagoen lekutik erori zen txiribueltaka, zorionez ez zen ezer larria izan. Laguntzen zegoen batek esan zion bezela "ya tienes algo que contar en el poteo". Portzierto bazpare idazten det, zerbait larria izango balitz enuen argazkia igoko.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Urbasa

Urtiaga 2 eta abar

Arbilgo koba