Perretxikotan 1


Gaur larunbata, perretxikota jun gea Motxa, Keixeta, Jon ta laurok. Azken aste hontan, jendia mordua biltzen ai zala ta guk e saiakera in beharra geneukan. 

Salda egiteko prest!






Aralarko malloak eta behean ia Betelun Motxa, Keixeta ta Jon
Goizeko 8tan zumaitik atea gea Jon ta biyok, narrondon Motxa jaso deu ta Keixeta berriz arruan. Nik argi neukan Gorriti aldera junber genula, zeozer bildu nahi bagenun (Keixeta ta Roman aurreko astian ibili zian inguru hartan ta etzuten izer hartu). Aste hontan ordia, gauzak desberdiñak izango zialakuan han jun gea 3 otar hartuta.



Oiñez hasi ta 10-15 miñutura Keixetak laster esan du: “Hau eztek onddotako lekua”. Guk berriz: “Ixildu ai! Ez ai hasi!”. Gure plana basuan barrena 
ordubete inguru ibili ta iñor 
allatzen ez dan tokiyan kilo batzuk biltzia zan, besteik ez. Ta oixe in deu, oiñez lurrera begira bakoitza bere kasa ibiltzen hasi gea ta laster konturatu gea Motxa falta zala. Han hasi da txistua joka, telefonoz deika... Laster topatu gaitu. Gero, galdetu diogu ia perretxikotako lekun bat billatu dun, baño ez, “perretxiko” bat botatzea jun dala ta despistau in dala, esan digu, no problem.



Berriz elkartuta, aurrera jarraitu deu animaliyen hilerri bat topatu deun arte. Han Keixetak, pare bat xixa-hori jaso ditu, bestiak ezerrez. Ordun zelaitxo bat zeharkatuta, itxurazko baso bat ikusi deu ta berta jutia pentsatu deu. Atasa bat pasa ta han sartu gea berriz perretxikozale kuadrilla, zopa eiteko animali hezurrak baño zerbait gehioren billa. Baña 20-30 miñutu beranduo, konturau naiz bakarrik neola, beste hirukotia galdu in dala (batenbatek esango du, Peaso hi bakarra hitzan ta bestiak 3, ordun hi galdu haiz ta ez bestiak! “Ba ez! GPSia ta kotxeko giltza nik nitxaskan!”). Ordun telefonoz deitu diet eta nun zeuden galdeu diet. Ni beaiek baño beherago nengoenez beraiek jeisteko esan diet eta bitartean ni goraka jun naiz. Nunbaiten gurutzatu gara ta ordun ni tontor batera igo naiz eta hauek ia Betelura jeitxi dira. Bueno total, beste pare bat dei eta 45 miñutu beranduo berriz elkartu gea animaliyen hilerriya baño pixkat gorago zeon basuan. Nik tarte hortan 3 xixa-hori bildu ditut, baño janda zeuden eta urak gastatuta, itxura eskasa zeukatenez Keixetak bezela bertan bota ditut, atomarporkulo! Behin laukotea osatuta kotxera bueltatu gea GPSiai segika. Bueltakuan Pagozelaien kokakola ta pintxua jan, ta etxea!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Urbasa

Urtiaga 2 eta abar

Arbilgo koba