Erniyon Iraileko azken igandia

Egiya esan, enun pentsatzen Erniyoa jun giñaneko "kronika" idaztia, baño bueno... Inspiraziyua etortzen bazait, zeoze txukuna ateako da iual.

Guainguan, ekipo xelebria jun giñan, Eliazar, Nadet, Makro, Keixeta ta ni. Anekdota xelebre edo guretzat behintzat ezohikua izan zan. PUNTUAL atea giñala!! Ta holaxe, Keixetan kotxian sartu ta han jun giñan Aizarna aldea, danak emanda. Subida Urraki Etumeta egunen baten antolatzen bada, gu Keixetan alde! Halako baten allau giñan Etumeta ta atea giñan kotxetik, bat bestia baño zuriyo. Ez haiz ""Makala"" Keixeta!

Bueno, ba hori! Kotxetik atea orduko, han nun billatzen deten nere atzaparran tamañako onddua! Mekauen Kopon! Aurreko egunian onddota jun ta bat bea usaitu ez ta guain bi pauso eman ta, toma! Muturran aurrian. Nik Karma (enao seguru zer dan Karma, baño bueno...) deitzen diot. Sasita bota nun bi aldiz pentsau be, ya pasatzen hasita baitzeon.

Gomixolatzako ehiza postuak pasata, hasten dan aldapai "cuesta de la muerte" deitzen diou, baina ezta hainbesteako. Hainbesteako izan zana, 50 laguneko tropela aurreratzia izan zan. Hantxe estutu behar izan nitun hortzak, izerdi hotza bizkarrian behera, begirada lauso ta barrabillak lepuan nezkala, konpostura mantendu nuen. Earki kostata, baño lortu nun! Lortu genun!! Handik Zelatunea bidian nobedade gutxi.

Zelatundik Erniyoa igotzeko 2 bide daude. Normala ta "direktua", dudik ez egin direktotik igo giñala. Behetik beituta, Nadetek etzion itxura onik hartzen. Eliazarrek berriz handik nahi zuen, gañontzeko 3rok bezela. Azkenean errex igo ziren biak, aurrena kanaletik eta ondoren tontorreraiño doan krestatik. Bere martxan, baño tinko! Tontorrean ur tragoa, argazkiren bat (eztakit nun dauden fotografiyak!) eta Zelatunea, a toda ostia. A toda "ostia" batez ere Makro jeitsi zen, bere sahieskiekin lurra laztanduz (hau da, lurretik arrastaka).

Bi borden artean "gazte" jendea ikusten da dantzan.


Ta behin Zelatunen, ba betikua. Pintxua, kokakola, sagardua ta trikitixa. Zarrak dantzan ta gaztiak begira. Nere kalkuluen harabera, 45-50 urte barru hasi naiteke Zelatunen trikitixa dantzatzen, badaukat ikasteko denbora.

Zelatunen kuadrillakuakin kruzau giñan. Motxa, Saioa, Maia ta Jone-k osatzen zuten ekipua, baño pintxua jan baño lehen tontorra inber zutela ta ez genitun gehio ikusi. Guk behin jan edanak bukauta ez geneukan ezer hoberik egiteko ta buelta in genun kotxera. Rallyaren bigarren zatia izugarri ondo burutu zuen Keixetak, nere ustez joaneko denbora hobetu zuen. Gutxigatik, baño hobetu zuen.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Urbasa

Urtiaga 2 eta abar

Arbilgo koba