Zirardamendiko gudariak

Motxa, Roman eta nik osatu deu gaurko taldia. Trenian Eibarrea jun gea eta buelta Mendaroa, oinez egin deu. Romanek proposatutako ibilbidea (aurrena ta azkena) egitea zan intentziyua ta gutxi gora behera lortu deu itia. Hori bai, lehenengo bi ordutan euriak ez digu barkatu. Eibartik ateatzeko arazoik ezteu euki. Lehenengo baserriak pasa arte eta basuan sartu gean arte ere, ondo jun gea. Baiña behin piñuteiyan sartu geanian hasi dira komeriak. "Hemendik dek" eta "nola izangoek hortikan! Bidia hortxe bukatzek" eta "hasi gaituk, beti bezela" eta horrelako komentarioak. Azkenian logika pixkatekin eta gizon batzuei galdetuta iritsi gea Sanpedrora.

Hemendik izan behar dik
San Pedroko auzua, enun ezautzen baño gustatu zait. Bere frontoia, ermita eta taberna dauzka. Kasik herri bat izan liteke, Euskal Herriko kanonen harabera behintzat, baldintzak betetzen ditu. Extra modura, bolatokia ere badauka. Eta bolatokiak aterpea zuenez eta frontoiak ez, ba bertan aprobetxatu deu deskantsu txiki bat egiteko. Nik atun bokaillua jateko eta beste biek zigarro bana erretzeko.

Bihatzak txupatzeko moukua!
                                 
Behin Sanpedron indarrak berrituta, San Migelera joatea zen hurrengo erronka. Hasieran asfaltotik Aubixako barnetegi aldera eta gero mendiko pista baten gora eskuinera joan gara. Han gazte bat pasa da korrika eta hark esan digu bide onetik gindoazela eta pista horri jarraituz gero, laster giñela San Migelen. Ez digu ondo ezautzen! Pistan aurrera jarraitu degu eta han non topatu deun Santumotz-ei (benetako izena da) eskeinitako altarea. Pena pixkat emateko aukera paregabea zenez argazki batzuk atera ditugu. Portzierto, Santumotz-ek Chuck Norris-en kriston antza du. Beherago argazkietan ikusten den bezela.

Esanda bezela, penagarri...


Gazte korrikalariak esan digun bezela, pistatik jarraitu deu baiña 5 miñutu pasa ez direnean, beste bidegurutze batera heldu gara. Egia esan kartelak zeuden jarrita, baina San Migelera joateko Morkaikotik pasa behar genuen, beti ere Romanen arabera. Baiña kartelek, bide ezberdinak azaltzen zituzten. Batetik Morkaikora eta bestetik San Migelera. Azkenean San Migel bidea hartzea erabaki deu, total lenuo edo beranduo San Migeletik pasa beharra geneukan eta gainera SanMigelak ospatzen ariko zian.
Hemendik dek fijo!

Benga Roman, beituzak nundik deken
Hasi gera dana inuzente, bide onetik gindoazelakuan ta 15 bat miñutu beranduo pare parian berja batekin topatu gea. Berja horrek timbrea zuela eta ez pasatzea erabaki deu. "Tinbria baldin bazikak, kriston txakurrak eon ber dik horren atzian".Orduan, ezkerrera zegoen zelaian gora abiatu gea. Ni un paso atras! 
Guazenmendira! 
Eta holaxe, komeri haundirik gabe Morkaiko-ko tontorrera heldu gera. A ze gurutzea Morkaiko-koa. 3-rok ados jarri gera (behingoz), gipuzkoako tontor batean dagoen gurutzerik haundiena dela. Behin tontorrean geundela, San Migelera jeitsi behar genuen, eta biderik ikusten ez zenez, zuzenean jeistea erabaki du Motxak. Eta gu atzetik, noski. Konplikaziorik gabe iritsi gea San Migelera. Bertan kotxe mordoa ikusi dugunez, txorizo usaiya etorri zaigunean emozionatzen hasi gara. Baiña kaka, sozidade barruan zeuden jaten, kabroiak.
Eta frontoiko txosna, itxita zegoen. Konklusion, Artadiko festak mila buelta ematen dixkie Elgoibarkoei.

Gudarien omenezko kartela, respect!
Motxak arratsaldean boda zuela eta, (Zorionak hemendik Xabino eta Haizeari, aunke iual sekula eztuen irakurriko) nerbioso jartzen hasi da. Egia esan, denbora azkar pasa zaigu hiruroi eta San Migelera iristerako ordubataterdiak ziren. Handik, Mendarora oraindik pusketa ederra falta zen. Baina, Mendarora jeitsi aurretik Zirardamendiko hobiak bixitatzera joan gara. Hemen gerra zibilean, anarkistak, sozialistak eta Eusko gudarostea elkartuta, tropa faxisten aurrerapena geldiarazten saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Gero, faxista zikin hoiek, hildako gudariak hobi komunetan lurperatu zituzten, iñork jakin ez zezan, nor ziren eta zergatik borrokatu zuten. Herriak ez du ahaztuko, herriak ez du barkatuko.
Gudarien hobi komun bat/ argazkia:Roman

Beste hobi komun bat, faxista nazkagarriak!

Behin gerra kontuak bukatuta, gu ere gure ibilbidearen azken txanpan sartu gara. Motxa nerbioso jartzen hasia zegoen eta guk adarra jotzen genion, lasaitzeko esanez, zortziretako Zumaian egongo giñela. Jeitxiera ahalik eta azkarren izan zedin GPSari jarraitzea erabaki deu. Baiña, ezta izan eguneko erabaki onena, mapak ez baitauzkat eguneratuak. Gerra zibil garaian erabiltzen zituzten bideetatik (gaur egun ahaztuak daude) eraman gaitu Mendarora. Hori bai sasia eta otia non nahi zegoen. Beherakoan Romanek, Gravessina bat "eskeini" digu eta galtzak zikinduta iritsi da azkenean herrigunera.

Motxa ta Roman gerra zibileko bide batean.

 Behin, Mendaroko herrigunera, sartzen ari ginela, tren ordutegia begiratzen hasi naiz eta 2 miñutu barru geneukala esan diedanean, bizitzako korrika saioa egin dugu. Azkenean 3rok garaiz hartu dugu trena. Eskerrak Mendaro txikia den.
Elgoibar, Zirardamendi ingurutik
Hortik izan ber dik!
San Pedron ezin da ezer egin, hortako etxean geratzea onena.
Chuck Norris, alias Santumotz

Comentarios

Entradas populares de este blog

Urbasa

Urtiaga 2 eta abar

Arbilgo koba