Entradas

Urtiaga 2 eta abar

Imagen
Batenbatek galdetu zian, ia mendira jutiai utzi genion eo ze. Ez idaztiak ez du esan nahi, moitzen ez geanik. Egiya esan, mendi buelta ederrak in diteu, abuztuan eta irail hasieran. Bestiak beste, Aizkorriko ertza eta Anboto. Aizkorriko kronika idaztia pentsauta nekan, baina mobilleko sd txartela izorrau zitzaiten eta argazkirik ez neukanez, ba ez itia pentsau nun. Ibaietantzat disgusto galanta, eskerrak Superrak errekuperau zixkigun argazkiyak. Eskerrikasko Xabier, baina honezkeo ez diat kronika idatziko. Berriz jun berko diau Ibaieta. Gaurkora etorriz, nere eskutan, Zulotoa izeneko liburu bat erori zan, guain dala gutxi. Liburu hau, gipuzkoa eta inguruko koben informazioz gainezka dago eta azkenaldian lurraren erraietan sartzea gustatzen zaigunez, ba... hemendik aurrera kobazulo, haitzulo edo leizezulo (bakoitzak nahi dun bezela deitzia) desberdiñak ekarriko diteu blogera. Mendiya utzi gabe noski. Gaur Keixeta ta biyok jun gea, kobazulo berri bat esploratzea. Urtiaga 2, Itzia...

Xanbu-n txabola

Imagen
"JAN DA LO - TARDEN ETXEA", argi ta garbi jartzen du txabolaren atarian. Ongi etorria emateko modu berezia da, bai jauna. Tarde, Xanburen aitaren osaba zen, Gorbeiako artzaina. Eztakit zergatik deitzen zioten "Tarde", txabola eraikitzeko garaian behintzat, etzen berandu ibili.  Xanbu, the boss. Kotxetik oiñez, 15-20 minutu behar dia txabolara iristeko. Hori, permisua euki ezkeo. Bestela beste 20 bat minutu beherago dagon bidegurutze baten utzi ber da (Sesma, Maia ta nere kasua). Eskerrak Xanbu ta Lorek iyo ziguten goiko parkiñea. Aurreneko egunian, nahiko berandu hasi giñan ibiltzen. Hamaikak jota atea giñan txabolatik (mantxurrianuen orduan) eta Supelegor aldera jutia pentsau genun. Normala zan berandu ateatzia, goizian Zumaitik atea, parkiñeaño hurreatu, handik txabola iyo, gauzak preparau eta eztakit zer gehio... Ba hori, tipo mantxurriano, eguzkiya txupatzea. TTipi ttapa. TTapa ttipi. Xanbuk (eta Lorek ere bai!) ederki ezautzen ditu para...