Entradas

Haltzamendi-n lainorik laino (bideoa)

Imagen
2018-ko Ekainaren 2-an, Haltzamendi-ra (Baxe Nafarroa) egindako txangoaren laburpen bideoa. Steven Spielberg-ek ekoitzia.

Txatxarromendiko koba

Imagen
Lankide batek kontatu zidan, gaztetan Txatxarromendi inguruko koba batera joaten zela lagunekin. Sarrera oso txikia zuela, baina behin barrura sartuta, galeria ederrak ikus zitezkeela. Informazio hori eta buscoaimanol.blogspot.com -en aurkitu dugun apurrarekin, Garate eta biok joan gara haitzuloa aurkitu eta esploratzeko esperantzarekin. Halako batean, majo kosta bazaigu ere, aurkitu dugu sarrera. Sima edo mendizulo bat izango balitz bezala, txarrantxez inguratuta. Kanpoan eguzkiak gogor jotzen zuela eta, barrura sartu gara eta lehenego segundutik, lokatz mordoa zegoela ikusi dugu. Normala izaten da leizezuloetan lokatza aurkitzea, azken finean uraren indarrez eta denboraren poderioz sortzen bait dira kobazulo gehienak. Behin barrura sartuta eta belaunburuak zikinduta, zikinenak gu ez garela konturatu gara. Jendeak zaborra utzita (botata) zuen bertan. Ez dakit ze uste duen jende horrek, baina ez da jokabide egokia ez mendian eta ez kalean, etxean bakoitzak...

Supelegorren gaupasa lehengusuekin

Imagen
San Telmotan gauza asko egingo ditugula esaten dugu, baina askotan, gehienetan, bandera jeistearekin batera ahazten zaizkigu esandakoak. Oraingoan ordea, plana aurrera atera genuen. Itxinako mendimultzoan dagoen Supelegor koba-n gaua pasatzea. Esan beharra dago, hasiera baten 7 lehengusu giñela joatekoak, baina azken momentuan 4 baja izan genituen. Horrela ba, ostiral arratsaldean Jon, Itziar eta ni, Pagomakurre-ra hurreratu giñan. The cousins in Beech-bent. Pagomakurre-tik, arratsaldeko 8rak aldera abiatu giñan, merenderoa gurutzatuz Axular-ko begira zuzenean. Itxinako paretak lainopean zeuden eta ez zen ondo ikusten nondik gindoazen, baiño lehenago bospasei aldiz egona nengoenez, gutxigorabehera bilatu genuen begirainoko bidea. Hor nunbait behar du Axular-ko begiak. Axular-ko begia, Itxina-ko mendimultzora sartzeko, bide ikusgarriena izango da seguraski. Harrizko, tunel edo begi natural bat bait da. Hori bai, bertara heltzeko, aldapa pike bat igo beharra dago. Itziarrek m...