Aspalditik neukan inguru hau ezautzeko gogua eta igandeako kriston egualdiya iragarri zutenez, ba Porttu ta Urbanoi proposatu nien. Bueno, berez Urbanoi proposatu nion eta honek Porturi. Horrela ba, Urbano Zarautzen eta Porttu Oriyon jaso ondoren, Ataun aldera abiatu giñan, Intzartzuko haitz-en billa. Ataunen sartu orduko, eskubitan gelditzen den parkiñean kotxia utzi ta Tamagotchi-aren (GPS-aren) zeiñuei jarraituz, laster hasi giñen lehenengo aldapean gora. Kalbarioan gora. Aldapa hau Ataungo hilerrian bukatzen zen, ondoren berriz, asfaltuzko karretera estu batetik jarraitu behar zen. Karretera hontan, kilometro bat inguru egin orduko, eskubitara zioan pista baten sartu giñen, Tamagotchi-aren aginduz. Eta orain bai mendian sartu giñela esan zitekeen. Hemendik aurrea asfaltoik ez. Pista hau zig-zagean altuera irabazten hasi zen, baina halako batean zuhaitz bati lotuta "Troskaetako koba" jartzen zuen seiñale bat ikusi genuen eta Tamagotchi-ak beste alde...