Entradas

Agiro eta Sesiarte (ez da giro, sasiartian)

Imagen
Julen Uralita-kin (Aperri hemendik aurrea) jarri nun hitzordua, bihar 8tan garajeko atian parian. "Noa junber diu?" Aperrik. "Sesiarte ta Agiro ingurura" erantzun nion. "Eztixkit ezautzen, pena merezi al die?"  galdetu zidan. "Hoixe baietz! Duda ite al dek?" . Horrela ba, puntual puntual juntau giñan garaje parian. Hamaiketakua ekarri ote zun galdeu nion eta ezetz esan zidan, ordun Ogiberritik pasa giñan ogi koxkor bat, enbutido pixkat eta txokolate tableta bat erostea. "Zakua bete berra ziok!" . Behin erosketak inda, Endoia aldera abiatu giñan kotxian, baña Txitxarroa allau aurretik akordau nitzan... "Hostia!! Botak garajian laga dixkit ahaztuta!" . Berriz buelta. Botak hartu ta dida Endoia, guainguan arazoik gabe. Hasieratik bidia lokatzez beteta zeon. Itxura danez, basolanian jardun zian piñuak botatzen eta Sesiartea hurreratzen dan pista, izorratu egin zuten makinek. Gainera aurreko asteetan egindako euri jasek e...

Arranoaitzen arranoik ez

Imagen
"Hi Peaso! Biharko egualdi txarra ziok emanda. Zoze inberkoiyu halare?"   esan zidan Motxak ta nik laster erantzun nion "Bale, ondo ziok, baño zoze xuabia ingoiyu, etzakit... Irimo eo..." han hasi zan zaunkaka Motxa "Irimo? Hori mierda bat dek..." ta bla bla bla. Azkenian googlei esker "deskubriu" genun Arranoaitz. Ematen dunez puntan arrano bat dauka, oso oso eleantia. Beitu googlen, seriyo, oso guapua emateu. Argazkiyak ikusten ari giñan hontan "Nire jungo naiz!" esan zigun Maiak ta holaxe osatu genun hirukotia. Goizeko 9tan Zumaitik erten genun, bidian Motxa jaso ta han abiatu giñan Brinkola aldea. Aurreko gabian pixkat beitzen eon nintzan, rutak eta nundik hasi oñez ta holako gauzak (basikua mendi ezezagun batea zuazenian). Beste bi hauek konfiantza itxua zuten nigan. Geo esaten die orientaziyo txarra dakatela baño sekula ez gea galtzen. Gustoa egualdi earrakin. Esanda bezela, kotxia Brinkolan utzi genun. Bueno, Brinkola pi...

Txindokiko aristan gortzen

Imagen
Aspaldiko kontuak dia, Gortu -ko lagunekin Txindokiko kresta inber genula ta hamaiketakua gure kontu izango zala ta... Azkenian, beste bi lagun animatu zian gurekin Txindokiko mendebaldeko kresta edo arista egitera. Animatu edo atrebitu, gurekin ez baitao jakiteik. Goizeko 9tan A3 ondoko Errotan gelditu giñan Zigor, Gorka, Motxa ta ni. Zigor eta Gorkak erronka polita zuten aurretik, Motxa ta ni krestan gora eramatia. Gero erakutsi zuten bezela, bi mendigoizale hauentzat ez dago eziñezkorik. Horrela ba, 10k aldea Larraitzeko parkiñetik oiñez hasi giñan, Txindokiko bide normaletik. Aurretik, materiala preparatzen ai giñala, Saioa pasa zan. Honek ere Txindokira iyo behar zuen. Hori bai, bide normaletik juntzan, baño ez genun gehio ikusi. Neska honek eramateun ritmua eztao segitzeik! Zigor ta Gorka materiala preparatzen Bueno, ba bide normaletik pusketa on bat iyo ta geo (erdiya gutxigorabera), ezkerretara daon zelai baten gora hasi giñan. Aldapa latza dago, Tximista bidearen b...