Entradas

Txatxarromendiko koba (bideoa)

Imagen
Badakit, orain dala 3 publikazio, koba honi buruz idatzi nula. Horregatik okurriu zait, guainguan bideo bat itia. Asteazken buruzuri batian, lankideei emandako hitza betetzia tokatu zitzaidan, bueno eta beoiei ere bai, noski. Aurreko larunbatian emandako hitza, alegia, Txatxarro-ko koba erakutsiko niela. Zumaiar bat, bi zarauztar eta lapajale batei, beoien terrenoak erakusten... Egiya esan, enao seguru ze herritan eongo dan koba, iual Aia ere izan daiteke terrenoz, auskalo... Lanetik erten eta berehala abiatu giñan Urdaneta aldea, Mikel, Ander, Urbano ta ni... Besterik gabe, hemen bideoa.

Sarastarri-ko koba ta tontorra

Imagen
Aspalditik neukan, Sarastarri-ra juteko gogua. Bueno, aspalditik... guain dala bizpahiru hilabetetatik behintzat bai. Horrela ba, Nadet eta Eliazar animatu dia, gaur goizian Lizarrustiko aterpetxetik hasten dan txangoa egitera. Goizian goizetik, egualdi eskasa zeon eta mejoratzeko itxura askoik etzeukan. Baño Euskalmet-i atzo eguraldi ona enkargatu nionez, gaur etxian gelditzeko aitzakirik ez geneukan. Kotxetik abiatu orduko, harrizko pista baten sartu gea. Zorionez etzeukan maldarik eta oinez erraz ibiltzeko modukoa zen. Eskertzen da, hasieratik aldapa bat igo behar ez izatia. 10-15 minutu pasata, hasierako pista estutu iten da eta paret baten ondotik jarraitu behar da. Zati honek Ruta del Cares ekarri dit gogora. Gogora ekarri dit baina ez da iñondik ere berdiña, hau askoz ere politto da. Tunel txiki bat ere badauka bidexka honek. Aurrenengo aldapak gainera, tunela pasa ta segituan hasten dira. Bueno, tartian iturritxo bat dao baino geo segidan aldap...